Nortzuk/zer gara

Haizinbarrure proiektuaren definizioa

Denbora luzea da, jada, bermeoko gazteria antolatuta ez dagoena, horren adierazgarri izanik haizearen kontra ibili behar izana. Haizinbarrure diogu, azken urteotan emandako fenomeno eta zabaldutako ohitura desberdinek zaildu egin dutelako, gazteok, Bermeon gazteontzako alternatiba eraikitzea.

Uda hasieran, gazte batzuk batu eta bermeon bizi dugun egoera aztertu ondoren, ondorio desberdinak atera genituen; lokalen fenomenoa eta ondorioz kuadrilen arteko isolamendua, zein herriko jaien antolaketan gazteen presentzia eza, etxebizitza ezintasuna, drogak, adibidez.

Egoera zein den ikusita ez dugu besterik haizinbarrure gogor ekitea baino! horretarako sortu da bermeoko gazteon asanblada, alternatibak eraiki eta beste eredu batzuk bultzatuz herria bera berpizteko.

Gazteok gazteontzako egina, da oinarria. Problematika desberdinen aurrean guk geure eredua eraikitzea da helburua; aisialdia, etxebizitza, lan baldintzak…asko badira ere larritzen gaituzten gaiak, abiapuntua herriko jaiei begira jarri genuen.

Haizinbarrure gazteon asanbladaren asmoa ahalik eta bermeotar gazte gehien biltzea da, bere kezka edo nahiak konpartitu eta lanean hasteko!

Okupazioaren bidez, gaztetxe bat eraikitzeko, jaien antolaketan parte hartuz, jai herrikoi eta partehartzaileak bultzatzeko, aisialdia antolatuz, kontsumora bideratuta ez dauden ereduak praktikan jarri eta guztion nahiak aseko dituen giroa sortzeko… azken finean, herria berpiztera goaz, gazteon tokea ematera goaz! haizinbarrure baina gogotsu!

Zapatuen 12etan taraskan biltzeak zer ekarri duen!

Testu honek Bermioko herriari zer eta nortzuk garen aurkeztea da helburu. Agin jada nonbait ikusi gaituzte lanean, baina ez dakite oso ondo nortzuk garen… Nahiz eta jakin azken finean talde baten definizioa egunerokotasunean egiten dela, baina uda eta gero zenbait gutxienezko kontzeptu argi ditugula uste dugu:

1. Haizinbarrure Bermioko gaztiek sortu dugun talde bat da, ez dauka inolako ergile politikoekin inolako harremanik talde moduan, beraz, taldie era politiko zehatz baten definiten ez den talde bat dela adierazten dugu.

2. Haizinbarrure osatzen dogun gazte gustien asanblearismoan aukera paregabea ikusten dugu gure autogestio pertsonal eta kolektibua egiteko. Asanblada baten era guztietako aportazioak egin daitezke eta honela era horizontal batetan gende guztidxen ahotsa entzuna izango da. Honegaz, gerarkiarik onartzen ez dugula arierazten dugu.

3. Askatusenaz biziko den talde bat gara, gure askatasune eta independentzi kolektibue era autogestinatu baten ulertuten dugu.

4. Talde antifaxistatzat dugu gure burua, horregaitik gure proiektuak autogestionatzen ditugu, horregaitik erabiltzen dugu asanblada baten printzipioak eta horregaitik sinisten dugu Bermeo aldatzea prosiblea dela oraindik. Aldaketa hori gazteok eman behar izango dugula uste sugu.

5. Haizinbarruren ez dira onartuko jarrera sexista, arrazista edota xenofobiarik. Eta hau azpimarratu egin nahi dugu.

Haizinbarrure hau baino gehiago ere bada, proiektu bat, mundua ikusteko era bat, bizitzeko gogo bat, aldaketa bat, askatasuna, errepresioaren aurkako asanblada bat… Okurritzen zaigun edozein gauza gara.

Animatu eta etorri, zenbat eta gehiago hobe.

Gora Bermioko gaztedijje!!

Bermeon, 2007ko irailaren 20an

HAIZINBARRURE




A %d blogueros les gusta esto: