Bi hilabete, hamaika amets eta hogei bizi proiektu

28 02 2008

BOMeko komunikatua:

Duela bi hilabete, Abenduaren 28an, Alde Zaharrean kokaturiko Erribera kaleko 4. eta 5. zenbakietako eraikina okupatu genuen. Berau, etxebizitza eskubidearen bermatze bidean eman beharreko pausotzat hartu genuen hasieratik. Orduz geroztik, berriketa lanak burutu ditugu eraikin osoan, fatxada garbitu eta margoztu, barruko patioa atondu, logelak zein gune komunak erabilgarri ipini,…

Alboan bizi diren bizilagunekin harreman egokia izan dugu hasieratik, eurekin kontaktatu, arazo ezberdinen aurrean bide eginez, haien egoerarekin (desalojo arriskua) gure elkartasun osoa adieraziz, etab. Modu honetan, bizi proiektu honen partaide bezala hartu ditugu. Dagoeneko 20 lagunek hartzen dute parte erriberako etxe okupatuaren alternatiban. Hamaika ametsen barruan sortzen ari diren ilusio eta keskak elkarrekin konpartitu ditugu eta autogestioan oinarrituako proiektu hau, bilboko okupazio mugimenduaren laguntzaz aurrera jarraitzen du.

Hala ere, dagoeneko HORMIBAL izeneko promotorak abiarazitako denuntziak bere horretan jarraitzen du, nahiz eta tratu moduan haien sasi dirua eskaini diguten. Bide honetan, martxoaren 4 an hogei lagunok hasierako bista oralak burutuko ditugu, desalojo kautelarraren mehatxua bertan gorpuztu ahal delarik.

Gainera datorkigun prozesu judizial honetan, era masibo eta kolektiboan aurre egingo diogu. Etxebizitzaren inguruko gatazkan aurpegia emateko garaia heldu delako.

Honen aurrean, mobilizatzera eta borroka honetan atxikitzera deitzen diegu auzoko eta bilboko hiritar guztiei, proiektu honen biziraupena guztion eskuetan dagoelako. Behin betiko aurpegiratu diezaiegu instituzio ezberdinetako buruei, gure altenatibak osatzen eraginkorragoak garela, ez diegula ezer sor ez eta ematerik. Etxebizitza eskubidearen aldeko hautua eginda dago, denon eskuetan aurrera egiteko grina eta erabakia.

Sentsu honetan ere, Bilboko okupazio mugimenduak Apirilean gizarteratuko duen okupazio bulegoaren berri eman nahi dugu, eraikin honetan bide emango diogun proiektua hain zuzen ere. Okupazioaren tresna eraginkorrago bihurtu eta berau osatzen duten printzipio eta baloreak sendotu beharrean gaudelako. Dagoeneko geldiezinak diren etxebizitzen okupazioak harremandu eta gizarteratuko ditugu!

Anuncios




7 katu bizirik dirau

23 02 2008

Astrako webgunean irakurrita:

Zazpi Katu gaztetxea ixteko saioa gaitzetsi zuen atzo izen bereko asanbladak, gaztetxean bertan egindako agerraldian. Astelehen goizean ekin zion Ertzaintzak gaztetxea jendez husteari eta, asanbladako kideek azaldu zutenez, bertan zeudenei «neurririk gabe» oldartu zitzaien. Astelehen arratsaldean bertan manifestazioa egin eta gaztetxea berriz okupatu zuten gazteek: «Bilboko Udalak gaztetxeen aurka daraman estrategiaren barruan ikusten dugu hau. Guk bizitasuna eta alaitasuna eman nahi diogu auzoari».

Gertatutakoa salatzeko eta Zazpi Katuri babesa emateko, manifestazioa abiatuko dute Plaza Biribiletik larunbatean, 20:00etan.





7 katu desalojatu dute

18 02 2008

Ieup Gazte Asanbladaren webgunetik kopiatua:

Bilboko Alde Zaharreko Zazpi Katu Gaztetxea desalojatzen ari da uneotan polizia. Ertzaintza eta udaltzainak dabiltza bertan den gaztea kanporatzeko lanetan. Suhiltzaileak ere bertan dira. 12.45etan jeitsi dute gaztea teilatutik, dagoeneko kalean da.

Gaztetxeko kideek azaldu dutenez, 8.45 aldera azaldu dira gaztetxea husteko asmoz. Ordu erdi inguru beranduago, paperekin azaldu dira eta desalojoari ekin diote. Pare bat gaztek erresistentziari ekin diote teilatura igota, azkena jada jeitsiarazi dute ertzainek.

Geroz eta jende gehiago gerturatzen ari da Solokoetxe eskailera ingurura. 100 bat gazte bildu dira dagoeneko. Ertzaintza eta udaltzaingoa Ronda kalea mozten ari dira, eta ez dute uzten jendea hurbiltzen.

Zenbait pertsona identifikatu dituzte, besteak beste argazkiak ateratzen ari zen gazte bat. Ateratako argazkiak ere ezabatu dizkiote kameratik. Kargak ere izan dira, eta gutxienez bi gazte zauritu dituzte. Hauetako batek ospitalera joan behar izan du buruan eragindako zauriaren ondorioz.

13:15

Dagoeneko ertzainek alde egin dute gaztetxe ingurutik, hala ere, Zazpi kale inguruan dabiltza oraindik. Asanblada egingo dute oraintxe auzoan, datozen egunetarako mobilizazioak zehazteko.

info gehiago:

http://www.gaztesarea.net/

http://euskalherria.indymedia.org/

http://mundurat.net/bom/

Tas-Taseko kronika

ADI MOBILIZAZIOETARA!

Berri berriak BOMeko blogan:

Arratsaldean lagun batzuek berriz sartu dira gaztetxera eta bertan diraute. Bitartean 500 pertsona baino gehiagok kalejira errebeindikatiboa burutu dugu auzoan zehar desalojoa salatuz. Ekimena gaztetxe plazan bukatu da asanblada informatibo batekin eta 7 Katun dirauten kideei babesa emanez.

Larunbatean, arratsaldeko 20:00etan, manifestaldia burutuko dugu plaza biribiletik abiatuta.

Gaztetxeen defentsan… denok kalera!!!





Zu be hipotekaren morroi

3 02 2008

Hori da inmobiliaria Hilaria egunetik ateratako konklusioa, denak garela hipoteken morroi. Etxebizitza inguruan dauden gezur inmobiliztiko eta espekulatzaileen ondorioz bankuarekin ezkontzan garelakoan gaude.

50 lagun baino gehiago elkartu ginen atzo taraskan, Bermioko etxe hutsen plazaratzea egin genuen, gezur inmobiliztiko berriena, etxe berriena… Grafiti bat egin eta gazteok sentitzen genuena isladatzen saiatu ginen.

Egun interesgarria izan zen, Gernikako “Baten bat” taldeak eta Bermioko “Okasientes” taldeak egunari musika jarri zioten, jendea azkenean animatu eta parte hartze zabala egon zela pentsatzen dugu.

Bestalde ekintza burutzen zen bitartean inmobiliari bati atean torloju edo antzeko zerbait (Ertzaintzaren esanetan) sartu zioten, Hazinbarrure Gazte Asanbladak ekintza horren errudun ez bitarteko ez dela adierazi nahi du.

Gure konpromisoa berrezten dugu betiko moduan gauzak horrela jarraitzekotan kaña ematen segitzeko.

Mila esker guztioi, horrela lortuko dugu.

Haizinbarrure Gazte Asanbladie

Free Image Hosting at www.ImageShack.us

Free Image Hosting at www.ImageShack.us

Free Image Hosting at www.ImageShack.us

Free Image Hosting at www.ImageShack.us





Berriak astratik

29 01 2008

Astra eta Ieup gazte asanbladako webgunetik:

Koordinadoraren eta Udalaren arteko hitzarmena

Astrako Koordinadora Gernika-Lumoko Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoekin hitz egiten ari da egunotan. Hain zuzen ere, hauxe da gure helburua: Zero Km izeneko prozesuan modu parte-hartzailean adostu zen proiektua Osoko Bilkuran onartzea, eta prozesuan parte hartu nahi izan zuten herritar guztiek osatutako proiektuari buruzko hitzarmena izenpetzea. Horren bidez, Astra eraikina herritik herrira kudeatuko dela bermatuko da, eta ez udaletik herrira. Beraz, Udalak herritarrek erabakitakoa berrestea nahi dugu.

Horrez gain, herritar guztiek eraikina nolakoa izango den erabakitzeko aukera izatea nahi du Astrako Koordinadorak eta, hori bermatzeko, parte-hartze prozesu bat abian jarriko du. Gure helburua Osoko Bilkurak parte-hartze prozesu hori babestea da.

Hitzarmenaren nondik-norakoak webgune honetako Astra proiektua atalean irakur daitezke.

Karga-probak

Duela zenbait aste, Astran karga-probak egiteko eskatu zion Gernika-Lumoko Udalak Eptisa-Cinsa enpresari, eraikinaren egoera zein den jakiteko. Proba horien emaitzak jaso ditugu, eta ez dira izan uste genuen bezain onak. Eraikina erortzeko arriskurik ez badago ere, egitura hondatuta dago, eta konponketa handiak beharko ditu.

Astrako Koordinadorak argi izan du beti eraikina konpondu beharra zegoela, eta naturaltasunez hartu dugu txostenak dioena. Konponketak egin behar badira, konponketak egingo dira.

Adituek diotenez, orain dugun eraikina konpontzea baino aukera askoz merkeagoak daude: lehenengoa, eraikina goitik behera botatzea eta berria egitea da; bigarren aukera, berriz, fatxadak zutunik utzi eta eraikina barrutik hustea da, eta barruko guztia berriro egitea.

Segurtasuna

Astrako Koordinadorarentzat oso garrantzitsua da eraikina erabili ohi dutenen segurtasuna (gazteak, eskalatzaileak, umeak, dantza afrikarretako ikastarokoak, ez hain gazteak, literatura-tailerreko kideak, helduak, antzerki-eskolakoak, etab.). Hala ere, ez gara eraikinetik irtengo Zero Km-n adostutako proiektua izenpetu arte. Hemendik aurrera ez dugu ekimenik egingo eraikinean, inoren segurtasuna arriskuan ez jartzeko, baina irten ere ez gara egingo.

Erabakiak modu parte-hartzailean hartzen ari gara oraingoan ere

Aste hauetan, erabaki oso garrantzitsuak hartzen ari da Astrako Koordinadora nahiz Ieup! Gazte Asanblada. Besteak beste, testu honetan irakurri daitezkeenak. Orain arteko erabakiak parte-hartze handiarekin eta aho batez hartu dira.

Koordinadorako azkeneko batzarretan elkarte eta eragile hauek parte hartu dute: Alkarregaz gurasoen elkartea, Astraskate, Astrako antzerki-eskola, Astrako Eskalatzaileak, Elai-Alai dantza-taldea, Euskal Herrian Euskaraz, Gazte Asanblada, Gernika Batzordea, Gernika Gogoratuz, Gernikatik Mundura, Goi-zale, Ideasur, Iparragirre Rock Elkartea, URE, Terrijones irratizaleak, Trinkete, Zine-kluba. Elkarteez gain, pertsona partikularrek ere parte hartu zuten.

Bestalde, Ieup! Gazte Asanblada barikuan nahiz zapatuan batzartu zen, eta egun batean zein bestean gazte asko hurbildu ginen. Ilusioa ikusi zitekeen gazte guztien aurpegietan. Bi urtez borrokatutakoa eskura egon daiteke hemendik gutxira, eta giroan nabaritzen zen.

Zelan parte hartu dezaket erabakietan?

Asteazken honetan, arratsaldeko 19:30ean, Astrako Koordinadoraren batzarra egingo dugu. Nahi duten pertsona, elkarte nahiz eragile guztiak etorri zaitezkete zuen iritzia ematera eta erabakiak hartzera.

Horrez gain, datorren zapatuan, arratsaldeko 19:00etan, Gazte Asanbladaren hurrengo batzarra egingo da gai honen gainean erabakitzeko.

Badakigu azterketa garaia dela, eta zapatuan ajeak ez duela gehiegi lagunduko, baina oso garrantzitsua da egun batean zein bestean Astrara etortzea. Erabakiak hartzeko orduan, zenbat eta gehiago, hobeto. Inor ez da zu. Nik ezin dut zure iritzia eman.

 
Inoiz baino hurbilago gaude! Etorri eta erabaki zeuk ere!





Extebizitza eskubidearen aldeko baterajotzea

10 01 2008

Argi dago urte berrian ere borroka berdinak eraman behar izango ditugula, nahiz eta zenbait urte pasa, berdin jarraituko dugula gure arteko konpromezua sustatzen ez badugu. Horregatik Euskal Herriko Gazte Asanblada eta Gaztetxe guztiek Urtarrilaren 11a eta 12a aukeratu dugu mobilizazioak bultzatzeko.

Prentsa oharra:

Etxebizitzaren aldeko baterajotzean parte hartzeko asmoz Bizkaiko Gaztetxe, Gazte Asanblada eta etxebizitzaren aldeko eragile ezberdinak 3 hilabete inguru daramatzagu biltzen eta egun hoiei begirako prestaketak egiten.

Bilera hauetan parte hartzen dugun eragile ezberdinok denbora asko daramagu gure herri eta auzoetan etxebizitzaren problematika lantzen. Nahiz eta bakoitzak bere errealitatetik abiatuta landu, arazoaren gakoa amankomuna dela ikusita elkarlanean zerbait egiteko beharra ikusi dugu. Aste horretarako dugun helburua denon artean gure auzo eta herrietako borrokei bultzada bat eman eta urtarrilaren 11ean burutuko den manifestazioan errealitate guzti hoiek ikustaraztea.

Astean zehar gure herri eta auzoetan ekimen ezberdinak burutuko ditugu, hoietan leku bakoitzaren egoera salatu ez ezik, herrialdeko manifestaziorako deialdia zabalduko delarik.

Manifestazioa Guggenheim-tik abiatuko da arratsaldeko 19:30tan. Etxebizitzaren arazoa pairatzen dugun gazteok biltzea dugu helburu. Manifestazio koloretsua, masiboa eta partehartzailea izango da, aldi berean, erantzuleen salaketarako tartea izango duena. Gazte espresio ezberdinak lekua izango dute, beraz deialdia egiten diegu gazte asanblada eta talde ezberdinei (batukada taldeak, kaleko joleak, hankapaloak, kale antzerkia, etb?) gurekin bat egitera.

Urtarrilaren 2. astean etxebizitzaren aldeko baterajotzea!!

Urtarrilaren 11ean manifa Bilboko kaleetan zehar, Guggenheim-etik abiatuta!!

kartela

Animatu eta etorri!!! Beharrezkoa dugu eta.





Okupazio masiboa Bilbon… Mania

30 12 2007

Okupazioa delitua bada… Gora gora delinkuentzia!

Beste behin utzi genuen argi, Bilbo eta Bizkai guztiko gazteok ez ditugu gure nahiak eta pentsamenduak alde batera usten, eta nahiz eta zapatua izan ez genuen gure borroka ildoa alde batera utzi nahi. Bilboko kaleak hartu genituen eta Okupazioaren aldeko manifestazioa burutu genuen.

Haizinbarrure Gazte Asanblada ere betan izan behar zen, nola ez. Aldarriak Bilbo guztia hartu zituen, eta nola ez Bilboko Munipen (“Los hombres de Azkuna” deitzen diete…) eta Ertzaintzaren konpainia izan genuen.

BOM (Bilboko Okupazio Mugimendua) mania baino egun bat arinago 50 gazteentzako etxebizitzak sortzeko okupazioa egin zuen Arriaga antzerkitik hurbil, bideoan ere ikus genezake.

Gora Okupazio mugimendua!

Hor doakizue bideoa: