Sukarrietako Guggenheima

18 07 2008

Inposaketarik ez!

Hutsi bakean Urdaibai!

Gaur bertan konfirmatu den moduan Sukarritak Guggenheim berriaren jaiotza jasan behar izango du. Beste behin PNVek eta BBKak euren diru inbertsioa egingo dute Euskal Herriko lurrak desagertzeko.

Gaur bertan egin da ofizial Jose Luis Bilbao Ahaldun Nagusiak eta BBKren presidente Xabier de Iralak, Guggenheim museo berria Sukarrietako hondartzaren ondoan eraikiko dute. Urdaibairi lurrak bahitu eta kapitalismo basatiari eskainiko diete.

Iia-ia Mundakako ezker olatua galdu genuen, Urdaibai komertzializatu dute, etxeak eraikitzeko baimenak emanez, beti ere dirua medio dagoela, eta hipoteka (behar izanez gero) BBKren barruan geratuz gero. Bermion ere makro portu berria eraiki dute, bertako arrantzaleen txalupen atrakatzea garestituz… Hamaikatxo joko zikin egin digute.

Guzti honen aurrean zerbait esan beharko dute, azalpenak eman behar izango dizkigute, baina ez lagun, ez ditugu behar… Lurra ez da saltzen euren dirua egiteko, turismoa bultzatzeko, Busturialdeako bizi kalitea ahaztuz.

Guzti honen aurrean herritarrok badaukagu zer esan, badugu zer esan, herri honen lurren defentsan arituko gara inposaketa hau desitxuratu arte. Bilboko entitate kapitalistak euren herrira joan arte, gureak bakean hutsik.

Busturialdeatik BBKko eta PNVko bulegoetan entzun dezaketen irrintzia bota behar dugu, ama lurra defendatu behar digu.

Adi luzatzen ditugun deialdiei!

Ama lurra defenda dezagun!

Zuen kapitalismoak ez du gure lurra suntsituko!

Anuncios




G8 akatu

15 06 2008

logo

Uztailaren 7tik 9ra, militarki eta ekonomikoki boteretsuenak diren 8 Estatu eta Gobernuetako buruzagiak Hokkaido Uhartean (Japonia) bilduko dira, 6 mila milioi pertsonen eta bizi garen munduaren etorkizunari buruzko erabakiak hartzeko. Hauengatik, ondorengo gizarte mugimenduek,

Aldea; Beasaingo Gaztetxea; Boltxe Kolektiboa; EGK; STEE EILAS; BOM, Zazpi Katu Gaztetxea; Sare Antifaxista; Eraldatu-Frente de Estudiantes; EHK; La Kelo Gaztetxea; Gazte Komunistak; Komite Internazionalistak; Iratzarri; Kamaradak; Pintxogorria; PCPE-EK; Lizarrako Gaztetxea, Gazte Komunisten Batasuna; Udondo Gaztetxea, Urdunako GA; Sanblaspiko GA; ……

KAPITALISMOA HERRIEN ETA LANGILEEN ETSAIA !!

Japonian, militarki eta ekonomikoki boteretsuenak diren 8 herrialdeetako agintariak, AEBk zuzenduta, ingurumena, gerra, inmigrazioa edota ondasunaren mundu mailako banaketaren inguruan erabakiak hartzen ahaleginduko dira.

Krisi ekonomikoa eta gosete gorrietan blai gaudenean, munduko estratu herrikoien kontrako erreforma neoliberalezko erasoaldi berria prestatzen dabiltza euren politikei beste buelta bat emateko: errepresioarena, esplotazioarena, lortutako eskubideen urraketarena, gosea eta gerraren sekularizazioa euren nagusitasuna eta transnazionalen mozkin amaigabearena.

Honen guztiaren aurrean, barrikadaren kontrako aldean, bestelako mundu baten alde borrokatzen gabiltzanok, langileria, ikasleria, emakumeok, gazteok, etorkinok, esplotazioa eta diskriminazioa pairatzen dugunok gaude.

Inposaketa inperialisten kontrako borroka  ez da borroka abstraktua, ikasleen Bolognaren kontrako borroka da; gazteon etxebizitzaren aldekoa da; soldatapeko langileen Osasunaren pribatizazioaren kontrakoa da; pobreziaren gorakadaren kontrakoa; bizitzaren garestitzaearen kontrakoa; eredu energetikoa, garraioa eta azpegituren kontrakoa; gure nortasuna eta kulturaren onarpen ezaren kontrakoa; arrazakeria, errepresioa eta faxismoaren garaperenaren kontrakoa; euren subiranotasuna gauzatzeagatik blokeoa, gerra eta eskuhartzea pairatzen duten herrien borroka da!!

Euskal Herriko anticapitalista, antifaxista eta mugimendu herrikoiei deia egiten diegu, G-8ren kontrako nazioarteko egunean Bilbon, uztailaren 5ean guztiak bat egiteko. Herri osoa bat eginik, inposaketa, gosetea eta gudaren politikei aurre egiteko, eta gure aukera diren demokrazia, bakea, ongizatea eta elkartasuna aurrean jartzeko.

Kolektibo herrikoi bakoitzak, beren eguneroko aldarrikapenekin, koordinatuak, kapitalaren boterearen kontrako bide berbera zehartkatuz!!

UZTAILAK 5 ZAPATUA, MANIFESTAZIOA 20:00ETAN ARRIAGATIK!!!

INFORMAZIO GEHIAGO: www.g8akatu.org





Israeli boikot

12 05 2008

Duela 60 urte, Israelgo Estatua ezarri zuten. Egun horri, 1948ko maiatzaren 15ari, Nakba (Hondamendia) deitzen diote palestinarrek. Egun horretan 800.000 palestinar euren etxe eta lurrak utzi behar izan zituzten sionistak bultzaturiko garbiketa etnikotik ihesean.

Gaur, lau miloi palestinar baino gehiago bizi da oraindik erbestean errefuxiatu-eremuetan. 60 urte eta gero, palestinarren eskubide nazionalak urratuak jarraitzen dute: Gaza isolatua dago blokeo kriminal bat dela eta, checkpoint edo kontrolak edonon daude palestinarren bidaiatzeko eskubidea oztopatuz, Zisjordaniako lurrak lapurtzen dituen Apartheid harresia bertako hiritarrak kartzela erraldoi batean bizitzera zigortu ditu, 11.000 preso politiko daude espetxe sionistetan, Apartheid harresia, Palestinako lurralde historikoaren %80 a lapurtua

Bazterkeria nagusi duen ideologia sionistan oinarritzen da Israelgo Estatua. Judutarrentzat soilik eratu den Estatu sionista da Israel. Beste guztiek ez dute eskubiderik, ez dira herritarrak. Apartheid garaiko Hegoafrika gisako jendartea da egun Israel. Apartheida suntsitzeko boikota tresna eraginkorra izan zen eta berdin izango da palestinar herriaren genozidioa eteteko.

Ildo horri jarraituz, Palestinako 170 jendarte taldek Israeli boikota egiteko deia egin diote nazioarteko taldeei. Palestinarren eskubideak bermatzen ez diren bitartean, Israeli boikota egitea eskatzen dute elkartasun adierazi nahi duen orori. Erabateko boikotera deitzen dute. Arlo guztietan, ekonomikoa, kirolean, kulturan, …

Euskal Herrian, maiatzaren 15ean, internazionalistok, gure herriaren alde borrokatzen dugunok, apartheida sufritzen ditugunok, kontrolak egunero jasan behar ditugunok, lagunak gartzetan ditugunok, askatasuna maitatzen ditugunok… ez dugu ezer ospatzerik, beraz gure herriaren defentsan arituko gara, Palestinaren alde, Israelen kontrako boikota piztuz elkartasuna lantzeko, askatasunaren haziak landatzeko, laster haritzak eta olibondoak elkar loratzeko.

askapena.org

Israeli boikot!

¡Viva palestina libre!

“Te saludo a ti, mi padre, te saludo desde Haifa, Ramala y Java, y queremos decirte que la kufiya nunca caerá”

Horregaitik internazionalistak garen einean Bermeoko gazte asanbladatik Eguenan (maiatzaren 15a) goiko plazan burutuko den konzentraziora deitzun dugu Bermioko gazteria.

Eguna: Maiatzaren 15a
Lekua: Goiko plaza
Ordua: 20.00etan





Busti irratiko lehen orduak

7 04 2008

Busti irratiko lehen zuzeneko emisioa nolakoa izan zen kontatzen digute irrati libreko gazteek. Jada Busturialdean gazteok egindako irrati libre bat dugu, libre eta parte hartzailea, bertan Busturialdeako gazte guztiek dugu gure lekutxoa, parte hartu nahi duzu? ikusi webgunea, kolektibo eta pertsona ugari parte hartzen dute han:

bustiLogoArratsaldeko bostak aldera hasi ginen Busti irratiaren lehen emisioa egiteko beharrezko material guztia Lizeo antzokiko sarreran muntatzen. Ilusio eta gogorik ez zitzaigun falta, eta erreza izango ez zela genekien arren, erronkak merezi zuela argi genuen.

Minutuak aurrera zihoazen, zalantzak eta nahasmena nagusi gure artean, ezusteko bat beste baten atzetik, konponbideak bilatzen etengabe, urduritasunak eta ezinegona areagotzen…gauza bat jakina zen ordea: nola edo hala, Busti irratiaren lehen emisioa gauzatuko zen.

Nahi duenak lortu egiten omen du, eta guk ere, kostata eta aurreikusita zegoen ordua baino beranduxeago, baina emititzen hastea lortu genuen. Musika airean zegoen, Lizeo kanpoan entzun zitekeen, Busturialde osoan, mundu osoan. Gidoia eskuetan hartu, eta Busti irratiari ahotsa jarri genion: “Arratsaldeon! entzuten ari zaretena, Busti irratiaren lehen emisioa da….” Gidoiari ordea, kasu gutxi egin genion, lehen hitz magiko horien ostean inprobisasio eta naturaltasun osoko saioa hasi baitzen.

Iluntzeko zortzietarako gero eta gutxiago falta zen. Jendea pixkanaka Lizeo kanpoaldean pilatzen zioan, eta gu barruan elkarrizketak egiten. Gure mahaitik igaro ziren lehen inpresioak partekatuz, ekitaldian parte hartuko zuten asko, baita kanpoan zain zeuden beste batzuk ere; denen artean iritzi orokor bat, Busturialdeak duen irrati libre baten beharra.

Emisioa zuzenean entzuteko egizu klik beheko irudian:

zuzenean





Gazte inkestie martxan!

16 03 2008

Aupa gaztie/ok!

HAIZINBARRURE (Bermioko gazte asanbladie), gaztien eta Bermion egoerien ausnarketa bat eitzeko proposamena daku inkesta honen bitartez. Honen helburue, gure nahiak, behar izanak, goguek… zeintzuk diren jakitzie da arlo guztietan (ikasketak, lana, denpora-pasie, bizi baloriek, kulturie, ama lurre…), eta horretaz gain, etorkizunien gaztiek zer sortu edo egin behar dugun jakitzie da. Askotan esan dogu bakoitzak gure lagun edo kuadrillen zeintzuk dizen Bermioko arazuek, baie gure asmue herriko gaztien iritzidxek ahalik eta gehidxenak hartzie da gero baloraziño bat eitzeko.

EGIN DEZAGUN BERMEO GAZTE BAT!

  1. Ze arazo daku bermion orokorrean eta ze eingo lekizu aldatuteko?
  2. Gazte lokalan behar bat duela pentsatenzu? Zer ba?
  3. Zeintzuk diez honen abantailak eta desabantailek?
  4. Ze nolako etorkizune ikusten dozu Bermion (lana, ikasketa, aisialdidxe, amalurre, bizi baloreak, kulturie… Danatarik zeozer kontaten bazu hobeto mesedez), eta ztitzik?

Argi dau gazte guztidxeñe ezkarala helduko pertsonalki inkestak eitzeko, ordun metodo hau erabiltzi pentsa dogu ahalik eta gazte gehidxenera heltzeko.

Galderan erantzunek zenbat aberatzauek esan hobeto, hori ba… bialdu gure e-mailera, kontaktuen estekien bitartez (zure izen, talde izen edo ezezagune moduen), azken egune apirille 15 da, anime eta parte hartu zuk eta zure ingurukuek!!! danok garie bermioko gaztiek eta etorkizune!!!





7 katu bizirik dirau

23 02 2008

Astrako webgunean irakurrita:

Zazpi Katu gaztetxea ixteko saioa gaitzetsi zuen atzo izen bereko asanbladak, gaztetxean bertan egindako agerraldian. Astelehen goizean ekin zion Ertzaintzak gaztetxea jendez husteari eta, asanbladako kideek azaldu zutenez, bertan zeudenei «neurririk gabe» oldartu zitzaien. Astelehen arratsaldean bertan manifestazioa egin eta gaztetxea berriz okupatu zuten gazteek: «Bilboko Udalak gaztetxeen aurka daraman estrategiaren barruan ikusten dugu hau. Guk bizitasuna eta alaitasuna eman nahi diogu auzoari».

Gertatutakoa salatzeko eta Zazpi Katuri babesa emateko, manifestazioa abiatuko dute Plaza Biribiletik larunbatean, 20:00etan.





Berriak astratik

29 01 2008

Astra eta Ieup gazte asanbladako webgunetik:

Koordinadoraren eta Udalaren arteko hitzarmena

Astrako Koordinadora Gernika-Lumoko Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoekin hitz egiten ari da egunotan. Hain zuzen ere, hauxe da gure helburua: Zero Km izeneko prozesuan modu parte-hartzailean adostu zen proiektua Osoko Bilkuran onartzea, eta prozesuan parte hartu nahi izan zuten herritar guztiek osatutako proiektuari buruzko hitzarmena izenpetzea. Horren bidez, Astra eraikina herritik herrira kudeatuko dela bermatuko da, eta ez udaletik herrira. Beraz, Udalak herritarrek erabakitakoa berrestea nahi dugu.

Horrez gain, herritar guztiek eraikina nolakoa izango den erabakitzeko aukera izatea nahi du Astrako Koordinadorak eta, hori bermatzeko, parte-hartze prozesu bat abian jarriko du. Gure helburua Osoko Bilkurak parte-hartze prozesu hori babestea da.

Hitzarmenaren nondik-norakoak webgune honetako Astra proiektua atalean irakur daitezke.

Karga-probak

Duela zenbait aste, Astran karga-probak egiteko eskatu zion Gernika-Lumoko Udalak Eptisa-Cinsa enpresari, eraikinaren egoera zein den jakiteko. Proba horien emaitzak jaso ditugu, eta ez dira izan uste genuen bezain onak. Eraikina erortzeko arriskurik ez badago ere, egitura hondatuta dago, eta konponketa handiak beharko ditu.

Astrako Koordinadorak argi izan du beti eraikina konpondu beharra zegoela, eta naturaltasunez hartu dugu txostenak dioena. Konponketak egin behar badira, konponketak egingo dira.

Adituek diotenez, orain dugun eraikina konpontzea baino aukera askoz merkeagoak daude: lehenengoa, eraikina goitik behera botatzea eta berria egitea da; bigarren aukera, berriz, fatxadak zutunik utzi eta eraikina barrutik hustea da, eta barruko guztia berriro egitea.

Segurtasuna

Astrako Koordinadorarentzat oso garrantzitsua da eraikina erabili ohi dutenen segurtasuna (gazteak, eskalatzaileak, umeak, dantza afrikarretako ikastarokoak, ez hain gazteak, literatura-tailerreko kideak, helduak, antzerki-eskolakoak, etab.). Hala ere, ez gara eraikinetik irtengo Zero Km-n adostutako proiektua izenpetu arte. Hemendik aurrera ez dugu ekimenik egingo eraikinean, inoren segurtasuna arriskuan ez jartzeko, baina irten ere ez gara egingo.

Erabakiak modu parte-hartzailean hartzen ari gara oraingoan ere

Aste hauetan, erabaki oso garrantzitsuak hartzen ari da Astrako Koordinadora nahiz Ieup! Gazte Asanblada. Besteak beste, testu honetan irakurri daitezkeenak. Orain arteko erabakiak parte-hartze handiarekin eta aho batez hartu dira.

Koordinadorako azkeneko batzarretan elkarte eta eragile hauek parte hartu dute: Alkarregaz gurasoen elkartea, Astraskate, Astrako antzerki-eskola, Astrako Eskalatzaileak, Elai-Alai dantza-taldea, Euskal Herrian Euskaraz, Gazte Asanblada, Gernika Batzordea, Gernika Gogoratuz, Gernikatik Mundura, Goi-zale, Ideasur, Iparragirre Rock Elkartea, URE, Terrijones irratizaleak, Trinkete, Zine-kluba. Elkarteez gain, pertsona partikularrek ere parte hartu zuten.

Bestalde, Ieup! Gazte Asanblada barikuan nahiz zapatuan batzartu zen, eta egun batean zein bestean gazte asko hurbildu ginen. Ilusioa ikusi zitekeen gazte guztien aurpegietan. Bi urtez borrokatutakoa eskura egon daiteke hemendik gutxira, eta giroan nabaritzen zen.

Zelan parte hartu dezaket erabakietan?

Asteazken honetan, arratsaldeko 19:30ean, Astrako Koordinadoraren batzarra egingo dugu. Nahi duten pertsona, elkarte nahiz eragile guztiak etorri zaitezkete zuen iritzia ematera eta erabakiak hartzera.

Horrez gain, datorren zapatuan, arratsaldeko 19:00etan, Gazte Asanbladaren hurrengo batzarra egingo da gai honen gainean erabakitzeko.

Badakigu azterketa garaia dela, eta zapatuan ajeak ez duela gehiegi lagunduko, baina oso garrantzitsua da egun batean zein bestean Astrara etortzea. Erabakiak hartzeko orduan, zenbat eta gehiago, hobeto. Inor ez da zu. Nik ezin dut zure iritzia eman.

 
Inoiz baino hurbilago gaude! Etorri eta erabaki zeuk ere!