7 katu bizirik dirau

23 02 2008

Astrako webgunean irakurrita:

Zazpi Katu gaztetxea ixteko saioa gaitzetsi zuen atzo izen bereko asanbladak, gaztetxean bertan egindako agerraldian. Astelehen goizean ekin zion Ertzaintzak gaztetxea jendez husteari eta, asanbladako kideek azaldu zutenez, bertan zeudenei «neurririk gabe» oldartu zitzaien. Astelehen arratsaldean bertan manifestazioa egin eta gaztetxea berriz okupatu zuten gazteek: «Bilboko Udalak gaztetxeen aurka daraman estrategiaren barruan ikusten dugu hau. Guk bizitasuna eta alaitasuna eman nahi diogu auzoari».

Gertatutakoa salatzeko eta Zazpi Katuri babesa emateko, manifestazioa abiatuko dute Plaza Biribiletik larunbatean, 20:00etan.

Anuncios




Zu be hipotekaren morroi

3 02 2008

Hori da inmobiliaria Hilaria egunetik ateratako konklusioa, denak garela hipoteken morroi. Etxebizitza inguruan dauden gezur inmobiliztiko eta espekulatzaileen ondorioz bankuarekin ezkontzan garelakoan gaude.

50 lagun baino gehiago elkartu ginen atzo taraskan, Bermioko etxe hutsen plazaratzea egin genuen, gezur inmobiliztiko berriena, etxe berriena… Grafiti bat egin eta gazteok sentitzen genuena isladatzen saiatu ginen.

Egun interesgarria izan zen, Gernikako “Baten bat” taldeak eta Bermioko “Okasientes” taldeak egunari musika jarri zioten, jendea azkenean animatu eta parte hartze zabala egon zela pentsatzen dugu.

Bestalde ekintza burutzen zen bitartean inmobiliari bati atean torloju edo antzeko zerbait (Ertzaintzaren esanetan) sartu zioten, Hazinbarrure Gazte Asanbladak ekintza horren errudun ez bitarteko ez dela adierazi nahi du.

Gure konpromisoa berrezten dugu betiko moduan gauzak horrela jarraitzekotan kaña ematen segitzeko.

Mila esker guztioi, horrela lortuko dugu.

Haizinbarrure Gazte Asanbladie

Free Image Hosting at www.ImageShack.us

Free Image Hosting at www.ImageShack.us

Free Image Hosting at www.ImageShack.us

Free Image Hosting at www.ImageShack.us





Inmobiliaria Hilaria, inaugurazioa

31 01 2008

Antza denez Bermeoko lagun espekulatzaileek Immobiliaria Hilaria inauguratuko dute zapatu goizean. 12etan izango da Taraska enparantzan, bertan VPOko etxeak zozkatuko direlarik.

Badirudi urte berriak lokal berriak erosteko diru adina ekarri diola Hilariako jabeei. Beste moustro txiki batek gure bizitzarekin jolasten jarraituko du, edo agian ez?

Zerbait egiteko garaia delakoan gaude, gazteok egina gazteontzako…

Etor zaitez inaugurazio berri honetara. Ez zara damutuko.

Klikatu handiago ikusteko




Extebizitza eskubidearen aldeko baterajotzea

10 01 2008

Argi dago urte berrian ere borroka berdinak eraman behar izango ditugula, nahiz eta zenbait urte pasa, berdin jarraituko dugula gure arteko konpromezua sustatzen ez badugu. Horregatik Euskal Herriko Gazte Asanblada eta Gaztetxe guztiek Urtarrilaren 11a eta 12a aukeratu dugu mobilizazioak bultzatzeko.

Prentsa oharra:

Etxebizitzaren aldeko baterajotzean parte hartzeko asmoz Bizkaiko Gaztetxe, Gazte Asanblada eta etxebizitzaren aldeko eragile ezberdinak 3 hilabete inguru daramatzagu biltzen eta egun hoiei begirako prestaketak egiten.

Bilera hauetan parte hartzen dugun eragile ezberdinok denbora asko daramagu gure herri eta auzoetan etxebizitzaren problematika lantzen. Nahiz eta bakoitzak bere errealitatetik abiatuta landu, arazoaren gakoa amankomuna dela ikusita elkarlanean zerbait egiteko beharra ikusi dugu. Aste horretarako dugun helburua denon artean gure auzo eta herrietako borrokei bultzada bat eman eta urtarrilaren 11ean burutuko den manifestazioan errealitate guzti hoiek ikustaraztea.

Astean zehar gure herri eta auzoetan ekimen ezberdinak burutuko ditugu, hoietan leku bakoitzaren egoera salatu ez ezik, herrialdeko manifestaziorako deialdia zabalduko delarik.

Manifestazioa Guggenheim-tik abiatuko da arratsaldeko 19:30tan. Etxebizitzaren arazoa pairatzen dugun gazteok biltzea dugu helburu. Manifestazio koloretsua, masiboa eta partehartzailea izango da, aldi berean, erantzuleen salaketarako tartea izango duena. Gazte espresio ezberdinak lekua izango dute, beraz deialdia egiten diegu gazte asanblada eta talde ezberdinei (batukada taldeak, kaleko joleak, hankapaloak, kale antzerkia, etb?) gurekin bat egitera.

Urtarrilaren 2. astean etxebizitzaren aldeko baterajotzea!!

Urtarrilaren 11ean manifa Bilboko kaleetan zehar, Guggenheim-etik abiatuta!!

kartela

Animatu eta etorri!!! Beharrezkoa dugu eta.