7 katu desalojatu dute

18 02 2008

Ieup Gazte Asanbladaren webgunetik kopiatua:

Bilboko Alde Zaharreko Zazpi Katu Gaztetxea desalojatzen ari da uneotan polizia. Ertzaintza eta udaltzainak dabiltza bertan den gaztea kanporatzeko lanetan. Suhiltzaileak ere bertan dira. 12.45etan jeitsi dute gaztea teilatutik, dagoeneko kalean da.

Gaztetxeko kideek azaldu dutenez, 8.45 aldera azaldu dira gaztetxea husteko asmoz. Ordu erdi inguru beranduago, paperekin azaldu dira eta desalojoari ekin diote. Pare bat gaztek erresistentziari ekin diote teilatura igota, azkena jada jeitsiarazi dute ertzainek.

Geroz eta jende gehiago gerturatzen ari da Solokoetxe eskailera ingurura. 100 bat gazte bildu dira dagoeneko. Ertzaintza eta udaltzaingoa Ronda kalea mozten ari dira, eta ez dute uzten jendea hurbiltzen.

Zenbait pertsona identifikatu dituzte, besteak beste argazkiak ateratzen ari zen gazte bat. Ateratako argazkiak ere ezabatu dizkiote kameratik. Kargak ere izan dira, eta gutxienez bi gazte zauritu dituzte. Hauetako batek ospitalera joan behar izan du buruan eragindako zauriaren ondorioz.

13:15

Dagoeneko ertzainek alde egin dute gaztetxe ingurutik, hala ere, Zazpi kale inguruan dabiltza oraindik. Asanblada egingo dute oraintxe auzoan, datozen egunetarako mobilizazioak zehazteko.

info gehiago:

http://www.gaztesarea.net/

http://euskalherria.indymedia.org/

http://mundurat.net/bom/

Tas-Taseko kronika

ADI MOBILIZAZIOETARA!

Berri berriak BOMeko blogan:

Arratsaldean lagun batzuek berriz sartu dira gaztetxera eta bertan diraute. Bitartean 500 pertsona baino gehiagok kalejira errebeindikatiboa burutu dugu auzoan zehar desalojoa salatuz. Ekimena gaztetxe plazan bukatu da asanblada informatibo batekin eta 7 Katun dirauten kideei babesa emanez.

Larunbatean, arratsaldeko 20:00etan, manifestaldia burutuko dugu plaza biribiletik abiatuta.

Gaztetxeen defentsan… denok kalera!!!

Anuncios




Arrasateko kronika

16 12 2007

Atzo beste behin ere AHTri ezetz esan zion Euskal Herriko gizarteak, argi utzi genuen ez genuela gure lurra saltzen.

Heldu eta Guardia zibila gure sai zegoen, bi kontrol pasatu eta gero (gure autobusa behintzat ez zuten gelditu, baina bai beste asko) Arrasatera eltzeko gai izan ginen eta herriko plazara hurbildu ginen, Akerbeltz eta lagunak bertan ziren jada… Manifa hasi eta gutxira AHT kontrako aldarriak Arrasate guztia estaltzen zuten…

Ez giza uholdeak berak egin zituen…

 

Mani amaieran eman zen hitzaldia erakargarri eta hunkigarria izan zen. Abesti bat ere izan genuen eta guzti, “Karratua borobila da” bikotearen eskutik…

Egun hunkigarri benetan, ama lurra defenda dezagun.

Arrasatetik irtetean Guardia zibila oraindik ere bertan zegoen…

AHTrik EZ!