Juan Pablo Diegez etxean! Uztailak 13 Ongi etorria Lameran

3 07 2008

Juan Pablo Diegez Gomez bermeotar preso politikoa

aske gelditu da 6.000€ko fidantza ordaindu ostean.

2007an epaitu zuten 18/98+… makrosumarioan Enpresak atalean eta 11 urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Azaroaren 30ean atxilotu zuen Guardia Zibilak Bermeon, eta geroztik hasieran Valdemoroko kartzelan egon zen eta ondoren Valladolid-en (etxetik 330Km-tara) aldi berean Olatz Egiguren Enbeita ere atxilotu zuten Espainiar poliziak Santutxun makrosumario bardinean epaitua izanagatik Ekin atalean, azken honek ere 11 urteko kartzela zigorra betetzen hari da Almeriako kartzelan.

“Juanpak” gaixotasun larria duela eta denbora osoan egon da kartzelako erizaintzan, honek, bertako beste euskal preso politikoekin harreman zuzenik ez eukitera behartu izan du, eta hortaz bertako kartzeleroen aurrean bakarrik egoteak denbora gehiena. Juanpak arnas arasoak izanik, gauaz makina berezi batetara egoteak beharturik egoan, eta Valladolid-eko (estatu espainiarra) kartzeleroen esanetan ezinezkoa zen makina hori ziega normaletan eukiterik, hori dela eta euki diote beste presoengatik baztertua.

Larriena Juanpak izandako gaixo larria dela eta, kartzelaratzea izan baita, berelako kasuetan, gaixo kronikoa duten pertsonek ezin direlako espetxeratu, baina ahalan eta guztiz ere, gobernu españolak, behin eta berriro erakutzi izan duten moduan, legeak eurak egina dago, eta eurak nahi dutena egiten dutela erakutzi zuten.

Bere askatasuna lortzeko 6.000€ko fidantza ordaindu behar izan du bere familiak espainiako gobernuari 7 hilabetez sasi epaiketa luze eta kosto handiko epaiketa bat egin ondoren Audientzi Nazionalean beste 46 euskal herritarrekin eta kartzelaratua izan ostean.

Arratsaldeko 20:05tan irten zan Valladolideko kartzelatik, bere hitzetan “nik hasieran ez nuen ezer jakin, ustekabe handia izan zen kartzelako funtzionaria askatasuna eukiteko papela sinatzeko esan zidanean, ez nuen birritan ere pentsatu”. Gaueko 23:45tan iritsi zen Euskal Herrira, lehenik eta behin Bilboko Santutxu auzotik igaro zen, berez bertakoa delako, nahiz eta azken urteak Bermeon bizi izan dituen. Hona gaueko 0:50tan heldu zen bere familiarekin. Askatasunak Lameran ongi etorri txiki bat antolatu zuen berari, txalapartariak, suziriak… eta nola ez hamaikatxo lagun, ezagun, herritar… ongi etorria ematen.

Ongi etorri Euskal Herrira! Ongi etorri etxera!

Euska Preso eta Iheslari politiko guztiak etxera!

UZTAILAK 13 DOMEKA, ONGI ETORRIA ASKATASUNAK ANTOLATUA. Egitaraua:

13:00etan Ekitaldia/Omenaldia Lamerako kioskoan.

14:00etan Kalejira eta Juanparen kaleetako argazki kentzeak.

15:00etan Herri bazkaria Erreka erretegian (Mundaka), izena emateko ohiko lekuetan.

Anuncios




Literatura talan

23 04 2008

Mail bidez, hurrengoaz ohartarazi gaituzte:

Kaixo guztiok, albiste beroak dakarzkizuet. Bermeon kontu literarioetan ez da mugimendu handirik egoten, baina badirudi zerbait interesgarria prestatzen ari dela. Maiatzaren 31an jardunaldi literotikoa edo erotiko-literarioa prestatzen ari da.

Ez dakit egitaraua zehazki zein izango den, baina ideia nagusia Bermeoko talan modu informalean testu erotikoak irakurtzea eta jan-edanean (besteak beste…) aritzea da, literatura kalera ateratzea eta beste dibertsio motei ere lotzea. Hemengo Hizkuntza Eskolatik atera da ideia, oker ez banago, eta beraz, posible izango da Eskolan irakasten diren hizkuntza guztietan irakurtzea, baina nagusia, jakina, euskara izango da.

Dirudienez, Ostalaritza eskolakoek pintxoak egingo dituzte, txakolina eta bestelakoak ere egongo dira, eta musika ere egongo da, jazz akustikoa, ez baita sonorizatuko (Robbie, zuk bereziki idatzidazu, lekua baitago zuk ere jotzeko eta seguru nago ondo pasako duzula, zehaztuko dizut erantzuten didazunean ;-)).

Hobe, kontua hitzak entzun ahal izatea baita eta ez zerbait zaratatsua egitea. Zehaztasun gehiago nahi izanez gero informatzen joango naiz. Irakurtzen parte hartuko duten/dugun idazleok talako mahaietan banatuko gara nahi dutenak nahi dutenagana hurbildu eta testu erotikoak entzuteko jan eta edan bitartean. Liburutegiak ere parte hartuko du, agian liburudendek ere bai… Bueno, ikusiko dugu ea eguraldiak laguntzen duen, baina egun ederra izan daiteke.

Arrakasta izanez gero seguru holako eguna finkatuko dela Bermeon urtero edo errepikatzeko. Orain Kafe Antzokia ere inauguratuko denez, apirilaren 18an hain zuzen ere, ea Bermeon giro kulturala berpizten den! Zuen esku nahi duzuenari informazioa pasatzea.

Musu eta besarkada bana.





Busti irratiko lehen orduak

7 04 2008

Busti irratiko lehen zuzeneko emisioa nolakoa izan zen kontatzen digute irrati libreko gazteek. Jada Busturialdean gazteok egindako irrati libre bat dugu, libre eta parte hartzailea, bertan Busturialdeako gazte guztiek dugu gure lekutxoa, parte hartu nahi duzu? ikusi webgunea, kolektibo eta pertsona ugari parte hartzen dute han:

bustiLogoArratsaldeko bostak aldera hasi ginen Busti irratiaren lehen emisioa egiteko beharrezko material guztia Lizeo antzokiko sarreran muntatzen. Ilusio eta gogorik ez zitzaigun falta, eta erreza izango ez zela genekien arren, erronkak merezi zuela argi genuen.

Minutuak aurrera zihoazen, zalantzak eta nahasmena nagusi gure artean, ezusteko bat beste baten atzetik, konponbideak bilatzen etengabe, urduritasunak eta ezinegona areagotzen…gauza bat jakina zen ordea: nola edo hala, Busti irratiaren lehen emisioa gauzatuko zen.

Nahi duenak lortu egiten omen du, eta guk ere, kostata eta aurreikusita zegoen ordua baino beranduxeago, baina emititzen hastea lortu genuen. Musika airean zegoen, Lizeo kanpoan entzun zitekeen, Busturialde osoan, mundu osoan. Gidoia eskuetan hartu, eta Busti irratiari ahotsa jarri genion: “Arratsaldeon! entzuten ari zaretena, Busti irratiaren lehen emisioa da….” Gidoiari ordea, kasu gutxi egin genion, lehen hitz magiko horien ostean inprobisasio eta naturaltasun osoko saioa hasi baitzen.

Iluntzeko zortzietarako gero eta gutxiago falta zen. Jendea pixkanaka Lizeo kanpoaldean pilatzen zioan, eta gu barruan elkarrizketak egiten. Gure mahaitik igaro ziren lehen inpresioak partekatuz, ekitaldian parte hartuko zuten asko, baita kanpoan zain zeuden beste batzuk ere; denen artean iritzi orokor bat, Busturialdeak duen irrati libre baten beharra.

Emisioa zuzenean entzuteko egizu klik beheko irudian:

zuzenean





Zu be hipotekaren morroi

3 02 2008

Hori da inmobiliaria Hilaria egunetik ateratako konklusioa, denak garela hipoteken morroi. Etxebizitza inguruan dauden gezur inmobiliztiko eta espekulatzaileen ondorioz bankuarekin ezkontzan garelakoan gaude.

50 lagun baino gehiago elkartu ginen atzo taraskan, Bermioko etxe hutsen plazaratzea egin genuen, gezur inmobiliztiko berriena, etxe berriena… Grafiti bat egin eta gazteok sentitzen genuena isladatzen saiatu ginen.

Egun interesgarria izan zen, Gernikako “Baten bat” taldeak eta Bermioko “Okasientes” taldeak egunari musika jarri zioten, jendea azkenean animatu eta parte hartze zabala egon zela pentsatzen dugu.

Bestalde ekintza burutzen zen bitartean inmobiliari bati atean torloju edo antzeko zerbait (Ertzaintzaren esanetan) sartu zioten, Hazinbarrure Gazte Asanbladak ekintza horren errudun ez bitarteko ez dela adierazi nahi du.

Gure konpromisoa berrezten dugu betiko moduan gauzak horrela jarraitzekotan kaña ematen segitzeko.

Mila esker guztioi, horrela lortuko dugu.

Haizinbarrure Gazte Asanbladie

Free Image Hosting at www.ImageShack.us

Free Image Hosting at www.ImageShack.us

Free Image Hosting at www.ImageShack.us

Free Image Hosting at www.ImageShack.us





EHko selekzioarekiko eginkizuna

7 12 2007

Euskal Herriko selekzioaren behar izana antzeman eta gero ESAIT taldeko komunikatura atxikitu gara, horregaitik ekintza batzuk eramango dira aurrera Haizinbarruen eskutik, hona hemen prestatutakoa:

 

Bermeon:
ab-14 (Barikua) HITZALDIA

Ordua: 20.00

Lekuan: Kultur etxe berria (Josefak)

ab-23 (Domeka) KONTZENTRAZIOA

Ordua: 13.30

Lekua: Lamera

Bilbo – Abendun 29

11:00. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak. (Bukatzean afitxak sinatuko dizkiete umeei).

12:30. Kirol erakustaldia. Wushu, Kung Fu, Tai txi, Kenpo Kai eta harri-jasotzea.

12:45. Sinadurak. Euskal Selekzioko futbol jokalariek eta goi mailako beste kirolariek elastikoak, argazkiak… sBakoitzak daramana sinatuko dute. 13:30. Bertso txotx erraldoia. Herri bazkaria izango da: Sagardoa ziritik, txekor errea, taloak, ogitartekoak… Hori dena bertso eta trikitiaz girotua.

15:00. Gozategi musika taldearen emanaldia.
17:30. Nazio manifestazioa. Casillatik abiatuko da, «Euskal Herria, nazio bat, selekzio bat» lelopean.

Ondoren, ekitaldia egingo dute. Futbol partida. Pantaila erraldoia jarriko dute Areatzan, euskal selekzioa eta Kataluniako selekzioen arteko partida ikusteko.

Kontzertuak. Partidaren ondoren, Betagarri eta Tximeleta taldeek eskainiko dute kontzertua.

KOMUNIKATUA: hemen