Busturialdean ere AHT gelditu

16 12 2007

Busturialdeako Gazte Asanbladek eta gaztetxeek deia luzatu genuen Barikuan mobilizazioak egiteko bai Gernikan zein Bermeon burututako ekintzak zein eskualdeko beste herrietan burutu zena fruituak eman zituen.

Gernikatik Bermiora Euskotren ordaindu gabe bidaia egiteko apustua egin genuen eta baita lortu ere, inolako arazorik gabe gainera. Gero hitzaldi txiki bat egin zen lamerako kioskoan, 20 pertsona inguru batu ginen.

Hurrengo egunenean Manifara joateko bi bus bete genituen eskualdetik.

Gora Busturialdeako gazte asanblada guztiak!

Hor doaz argazki batzuk:

Free Image Hosting at www.ImageShack.us

Free Image Hosting at www.ImageShack.us

Free Image Hosting at www.ImageShack.us

Zorionak agertu zineten guztioi





Arrasateko kronika

16 12 2007

Atzo beste behin ere AHTri ezetz esan zion Euskal Herriko gizarteak, argi utzi genuen ez genuela gure lurra saltzen.

Heldu eta Guardia zibila gure sai zegoen, bi kontrol pasatu eta gero (gure autobusa behintzat ez zuten gelditu, baina bai beste asko) Arrasatera eltzeko gai izan ginen eta herriko plazara hurbildu ginen, Akerbeltz eta lagunak bertan ziren jada… Manifa hasi eta gutxira AHT kontrako aldarriak Arrasate guztia estaltzen zuten…

Ez giza uholdeak berak egin zituen…

 

Mani amaieran eman zen hitzaldia erakargarri eta hunkigarria izan zen. Abesti bat ere izan genuen eta guzti, “Karratua borobila da” bikotearen eskutik…

Egun hunkigarri benetan, ama lurra defenda dezagun.

Arrasatetik irtetean Guardia zibila oraindik ere bertan zegoen…

AHTrik EZ!





AHT gelditzeko garaia eldu da

9 12 2007

Ba da garaia, gure mezua entzun dezate, dirua munduko gauza guztien gainetik jartzen dute politikoek gure aldarri sendoa entzun behar dute. AHT gelditu! Euskal Herriko jauntxo eta agintari kapitalistei gure iritsia buruan sartu arte aldarrika jarraituko dugu.

Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladek, barikuan herri desberdinetan goizeko mobilizazioetara deitu dugu, Bermion goizean izan ere ez da ezer egingo gure indar guztiak arratsaldeko ekintzetara zuzendu nahi ditugulako.

Arratsaldeko 18.00ietan Gernikako tren geltokian informazio banaketa izango da, gero, tren irteten denean (18.10etan) ordaindu gabe Bermeorako bidaia egin beharko dugu, hau AHTaren kontrako desobedientzia ekintza bezala deitzen dugu. Trenera sartu aurretik bakoitzari paper bat emango zaio, bertan desobedientzia ekintza zergatitik egiten dugun azaldu eta ezin izango dute isunik jarri.

Euskotren besteak beste, AHTren jaun eta jabe izango da hau eraiki eta gero (Renferekin bat) horregatik eskatzen ditugu betiko moduan desobedientzia ekintzak enpresa bi hauei. Gure ezetza entzuteko moduan bururatu zen ekintza bat da, ez da hau burutzen den lehen aldia… Bertan informazio gehiago egongo da.

Horren ostean Bermeon 18.45etan ekitaldi txiki bat egingo dugu Lameran, bertan AHTriko gazte asanbladen jarrera azalduko dugu.

Animatu eta parte hartu! 18.00etan denak Gernikako Euskotren geltokian.

Free Image Hosting at www.ImageShack.us

Busturialdeako Gazte Asanbladek deituta

Informazio gehiago:

http://www.gaztesarea.net/info/berria.php?id=9487

Deialdia:

http://www.gaztesarea.net/info/multimedia/071115maniahtidatzia.rtf





AHT gelditu: Manifarako autubusa

8 12 2007

Beste behin esan dugun bezala Haizinbarrure AHTren kontrako ekimenatan sartua da talde bezala, beraz Arrasateko manifara deia egiteko orduan autobus bat prestatzea pentsatu genuen. Autobusa lameratik 15.00etan urtego da. Manifa eta gero, bueltan nahi dutenek Astran kontzertu batzuk ikusteko auera izango dute, kontzentu hauen prezioa autobusa ordaintzeko erabiliko da. Beraz gogoratu:

Abenduak 15

Lekua : Lameran
Ordua: 15.00

Mania Euskal Herriko Gazte Asanblada eta Gaztetxeek deitzen dute, animatu eta parte hartu, beharrezkoa da eta.

Mobidu ba… Gaztiek gariez eta! 





AHT gelditu!

2 12 2007

Bermioko Gazte Asanbladatik deialdi hau luzatzen diogu Bermioko herritar guztiei eta batez ere Bermioko Gazteei:

Kaixo lagunok!

Izango duzue dagoeneko AHTren eta honek suposatzen duen suntsiketaren berri, baina ziurrenik ez dira hain ezagunak honek ekar ditzakeen eraginak, Euskal Herritar guztiok pairatu beharko ditugunak. Izan ere AHTk herri kaltetuak gehien bat txikituko ditu, baina txikizioa askoz harago doa, Euskal herriko jauntxo eta agintariek sortu nahi duten metropoli kapitalistaren sorrera ekarriko luke. Tren honek hiriburuak lotuko lituzke, inguruko herri txikiak isolatuagoak geldituz, ondorioz herri horietako biztanleak megahirietara joan behar lukete bizitzera, han izango baita zentralizaturik beharrezko diren zerbitzu eta lanpostuak herri txikiak desagertaraziz eta herri nortasuna erabat galduz, gizarteak, inposaturiko eredu kontsumista eta globalizaturiko kultura baten patroiak jarraituz.

Horrela, amalurrari ekar dakiokeen suntsipenetaz harago, Euskal Herria beraien negozio gunea bilakatuko litzateke,izan ere, hasi dira zentral termikoen proiektuak, AHT mugiarazteko beharrezkoa den izugarrizko elektrizitate energia lortzeko; harrobi gehiagoren sorrera, AHTren ibilbidea eraikitzeko beharrezkoa den hormigoia lortzeko; Euskal Herriko kostaldeko eraldaketa, arrantza desagertaraziz eta jauntxoak aberasteko turismo guneak bilakatuz; zerbitzu eta kontsumismoan oinarrituriko enpresa gehiagoren sorkuntza, desindustralizazio bat emanez eta lanpostu prekarioagoak sortuz; etxebizitza pribatu gehiagoren eraikuntza, jendea hiriburuetara bizitzera joan behar izateak eraginda eta etxebizitzarekin negozioa duten enpresa, banketxe eta bestelako espekulatzaileak aberastuz; eta noski hau dena gizartearen ogasun publikotik ordaintzen da, bestelako zerbitzu minimoei aurrekontu murrizketa eraginez, zerbitzu minimo hoiek pribatizaziora eramanez, hots, hezkuntza eta osasun sistema bezalakoak.

Beraz, nork ez du bere herrian edo inguruan horrelako proiektu kapitalista bat? Ziurrenik AHTrekin lotura duena eta AHTren interes ekonomikoei erantzuten diotena. Gainera, hasiera batean Euskal Autonomi Erkidegoan izan behar zen proiektu batetik, Euskal Herri osoa ukituko duen proiektu txikitzailea da, Nafarroako gobernuak AHTrekin lotura bat sortzeko proiektua baitauka esku artean eta Iparraldean, Frantziako tren sarearekin lotzeko asmoa baitu Frantziar estatuak.

Horrela ikusirik esan genezake Euskal Herri osoari egiten zaion eraso bat dela, eta horrela den heinean, herri bezala erantzun behar dugula, inposaturiko proiektu txikitzaile eta ekarrriko duen kapitalismo basatiari ezetz esan behar diogu.

Horregatik, Euskal herriko gaztetxe eta gazte asanbladek dei egiten die euskal gazteriari abenduaren 14an herrietan deituko diren mobilizazioetan parte hartzera. Ezin ahaztu, Arrasaten abenduaren 15ean, arratsaldeko 17:00etan herriko plazatik aterata egingo den manifestaldi nazionala. Egun horretan ere ezinbestekoa izango da gazte parte hartzea, AHT gelditzera goaz !!!

Manifeko busera apuntatzeko etorri gure asanbleatara edota idatzi e-mail honetara;

haizinbarrure@gmail.com