Atxiloturiko 34 gazteei elkartasuna adierazteko manifestazioa deitu dute datorren larunbaterako Bilbon!

26 11 2009

Atxilotuen senide eta lagunek ahal duten guztiak gerturatzeko deia egin dute eta gazte guztiak inkomunikatuta dituztela salatu dute.

Hego Euskal Herrian atxilotu zituzten 34 gazteei elkartasuna eta babesa azaltze aldera manifestazioa egingo dute larunbatean, Bilbon (17:00etan Aita Donostia plazatik irtengo da). Hala jakinarazi dute gaur haien senide eta lagunek Usurbilen (Gipuzkoa) egin dute agerraldian. Segi gazte erakundearekin lotura dutelakoan atzeman zituzten 34 gazteak, Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak aginduta, eta beste zazpi ere atxilotzen saiatu ziren, baina ez zituzten etxean aurkitu. 92 miaketa egin zituzten poliziek.

Atxilotuen senide eta lagunek “Euskal Herriko eragile eta pertsona guztiei, proiektu guztiak defendatzeko aukeraren alde eta eskubide guztien alde adierazteko deia” egiten diete. Behin eta berriz berretsi dute 34 gazteak “independentistak direlako” atxilotu dituztela. “Gure senide eta gazteak independentistak dira. Independentziaren aldeko pentsamendua gazteen artean zabaltzea, independentziaren aldeko proiektuak sortzea eta etorkizun aske batekin amesteaz gain, horren alde lan sozial eta politikoa egitea da Espainiako Polizia eta Guardia Zibilak atxiki eta inkomunikaturik edukitzeko arrazoi bakarra”.

Espainiako Gobernuko Barne Sailak dio “ETAren harrobiaren buruzagitza desegin” dutela, “Segiren egitura klandestinoa ia osorik” ere bai -haien arabera, herrialde eta eskualde arduradunak atzeman dituzte-, eta “kolpe gogorra” eman dutela operazioarekin. Haren arabera, bi talde zituzten osatuta: Gazte Independentistak eta Segi klandestinoa.

Inkomunikatuta dauzkate

Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak, ohi bezala, inkomunikatuta dauzkate atzo Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan atxilotutako 34 gazteak. Espainiako Estatuak, beraz, ez dio jaramonik egin Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Torturaren Aurkako Komiteak lehengo astean esandakoari. Hots, NBEk eskatu zion atxilotuei ezartzen dieten inkomunikazioa bertan behera uzteko. “Estatuak inkomunikazio erregimena berrikusi behar du, hori kentzeko helburuarekin, eta askatasuna kendu zaion pertsona orok atxilotuei dagozkien oinarrizko eskubideak edukiko dituela bermatu behar du”, zioen ostiralean NBEko Torturaren Aurkako Komiteak txostenean.

Senideek gaurko agerraldian atxilotuak jasaten ari diren inkomunikazio egoera salatu eta bertan behera uzteko galdegin dute. “Ez dakigu non eta nola aurkitzen diren. Badakigu, ordea, inkomunikazioa eta tortura sinonimoak izan ohi direla.

Atxilotuek konfidantzazko medikuekin egoteko aukera izatea, uneoro kamaraz grabatuak izatea eta atxiloaldian zehar haien senideei non dauden eta nola dauden jakinarazteko eskatu diote Fernando Grande Marlasca Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileari atxilotuen abokatuek, baina horrek eskaera guztiei ezezkoa esan die.

ATXILOTUEN ZERRENDA:

NAFARROA

1. Itsaso Torregrosa (Burlatan).
2. Garbiñe Urra (Barañainen).
3. Jon Ziriza (Barañainen).
4. Raul Iriarte (Barañainen).
5. Amaia Elkano (Iruñean).
6. Mikel Ezkiroz (Iruñean; donostiarra da).
7. Oihana Fernandez (Iruñean).

Beste hiru pertsona atxilotzen saiatu ziren Iruñerrian: Ainara Bakedano, Mikel Fernandez, Iker Martinez.

ARABA

8. Aitor Liguerzana (Gasteizen, Zaramagan).
9. Jon Liguerzana (Gasteizen, Zaramagan).
10. Ion Anda (Gasteizen, Alde Zaharrean).
11. Bittor Gonzalez (Gasteizen, Zaramagan).
12. Goizane Pinedo (Gasteizen, Errotan).
13. Unai Ruiz (Gasteizen, Errotan).
14. Jagoba Apaolaza (Gasteizen, Judimendin).
15. Zumai Olalde (Gasteizen, Txagorritxun).
16. Nestor Silva (Gasteizen, Errotan).

GIPUZKOA

17. Mikel Aiestaran (Villabonan).
18. Euken Villasante (Andoainen).
19. Garazi Rodriguez (Legorretan; Donostiako Gros auzokoa da).
20. Oier Ibarguren (Donostian, Amara auzoan).
21. Ihar Egaña (Donostian, Amara auzoan).
22. Maialen Eldua (Donostian, Egia auzoan).
23. Aitziber Arrieta (Donostian).
24. Irati Mujika (Amezketan).
25. Xumai Matxain (Zaldibian).
26. Haritz Lopez (Tolosan).
27. Ibai Esteibarlanda (Hondarribian).

Azpeitian Olatz Izagirre urnietarra atzematen saiatu ziren.

BIZKAIA

28. Oier Zuñiga (Bilbon; iruñearra da, eta Iruñera eraman dute bertako etxea miatzera).
29. Eñaut Aiartzaguena (Iurretan).
30. Haritz Petralanda (Zamudion).
31. Idoia Iragorri (Sestaon).
32. Mikel Totorika (Sestaon).
33. Naia Aguado (Sestaon).
34. Joseba Dalmau (Galdakaon).

Hauek atxilotzen saiatu ziren: Zuriñe Gojenola (Lekeitio), Gaizka Likona (Lekeitio) eta Carlos Renedo (Bilbo, Otxarkoaga auzoa).

Horretaz gain, Lekeition Haritz Olabarriaga eta Amagoia Olabarriagaren gurasoen etxera joan ziren poliziak, miaketa egin zuten baina ez zuten atxilotze agindurik erakutsi.

info+:

www.berria.info

www.gara.net

www.gaztesarea.info

Anuncios

Acciones

Information

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s




A %d blogueros les gusta esto: