URRIAK 31 Palestina Tour GERNIKAKO GAZTETXEAN!

20 10 2009

elkartasunez tourra ate joka daukagu, Euskal Herri osoan hamaika kontzertu, bertso-saio, mahainguru, zine maratoi eta denaren ginda: Azaroaren 7an Altsasun ospatuko dugun Internazionalista Eguna.

Palestinatik DAM (myspace-n) hip-hop taldea, Basel Zayed (myspace-n) folk musikaria, Nabil Monsour bakarlaria eta Ahmad Naamnah eta Muhammad Zoabi bertsolari palestinarrak etorriko dira eta hainbat emanaldi egingo dituzte artista euskaldunekin batera:elkartasunezbannerra

Arrebote, Stockholm, Mikel Urdangarin, Petti, Uxue Alberdi, Jon Maia, Txuma Murugarren, Fredy Paia, Anje Duhalde, Miren Artetxe, Amets Arzallus, BAD Sound System, Indarrap, Eñaut Elorrieta, Joseba Tapia, Sustrai Kolina, Jexux Mari Irazu, Igor Elortza, Iñigo Izagirre, Gargardogura, Fermin Muguruza checkpoint-rock, Porrotx, Fermin Valencia…

Artista guzti hauei bai eta gaztetxe, musika areto eta lagundu gaituzten udalerriei eta gure esker ona eta besarkadarik beroena bidaltzen diegu, izan ere, elkartasunez tour auzolanean oinarritzen den ekimena da. Aupa zuek!!!

Orain euskal herritarroi dagokigu lekukoa hartzea: elkartasunez manifestuari atxikitu eta arloz arlo Israeli Boikot mugimendua indartu beharrean gaude aurkezpenean diogun bezala, munduko beste herri askotan gisara Euskal Herrian sionismoaren ordezkaririk ez dugula onartzen aldarrikatzen, borrokatzen, kantatzen, dantzatzen, margotzen…

Honezkero 200 baino gehiago musika talde, irakasle, kirolari, dantzari, artista, idazle, bertsolari eta elkarte gara, Palestinatik datorren deiari erantzun diogunak. Izan ere, elkartasunez manifestua Palestinan idatzia da (www.pacbi.org).
Bertan 3 aldarrikapen egiten dira:

  • Israelen bizi diren palestinarrak eskubide zibil eta politiko guztien jabe izatea eta baztertuak ez izatea.
  • Zisjordaniaren okupazioa bertan behera lagatzea (Jerusalem barne).
  • Errefuxiatu palestinar guztien itzultzeko eskubidea.

Sudafrikan beltzen aurkako apartheid-a indarrean zegoenean, izugarrizko boikot eta desinbertsio mugimendua sortu zen herri askotan. Eta beltzen borrokarekin batera, nazioarteko presio hori jasanezina bihurtu zen boterean zeuden arrazistentzat.

Gaur munduko herri askotan Palestinarekin elkartasunez, “Israeli boikot” mugimendua indartzen ari da. Veolia garraio konpainiak bertan behera utzi du Jerusalemgo “apartheid tranbiaren” eraikuntza boikotaren aldeko mugimenduaren presioagatik, Suedia eta Israel-en arteko Davis Copako tenis partida ikuslerik gabe jokatu behar izan zen manifestarien presiogatik, Turkian bertan behera geratu behar izan zen saskibaloi partida bat, Israelgo ontziak Grezian eta Sudafrikan porturatu gabe gelditu dira portuetako langileen boikotagatik, sionismoa, sarraskiak,
apartheid harresia… defendatzen duten artistak, kirolariak, etab. gero eta boikotatuagoak dira.
Euskal Herrian ere boikot mugimendu hau indartzen doa, pausuz pausu esparru berriak irabazi eta gure herrian sionismoari ateak ixten ari gatzaizkio. Denok gara beharrezkoak gure unibertsitatean, gure kirol edo kultur taldean, gure lantegian, gure herrian sionismoaren presentzia itogarria egiteko.
Mugimendu honen parte izan nahi baduzu, sinatu manifestua (israeliboikot@gmail.com helbidera atxikimendua bidali) eta ekin lana eta borrokari!

BUSTURIALDEKO ESKUALDEAN Gernikako gaztetxean burutuko da elkartasun ekimen hauek, egitaraua:

URRIAK 31 ZAPATUA:
19:00etan FILME EMANALDIA:
“Domicilio privado” (90min)
21:00etan KONTZERTUAK: sarrera doain
ARREBOTE (Sakana)
STHOCKLOM (Zarautz)
NABIL MANSOUR (Palestina)

AZAROAK 1 DOMEKA:
18:00etan ERREPORTAI EMANALDIA:
“Children of fire” (50min)
“Jenin Jenin” (50min)

Horretaz gain, eskualdeko autobusa antolatuko da Azaroak 7an Altsasura joateko, izena emateko:

BERMEOn: Bolatoki Herriko taberna.

GERNIKA-LUMOn: Arrano Herriko Taberna eta Gaztetxea.

URRIAK 24 ZAPATUA: Prentsaurrekoa burutuko da Gernikako Gaztetxearen aurrean arratsaldeko 6retan
ANIME TA ERDU!!!

EUSKAL   HERRIA   PALESTINAREKIN   ELKARTASUNEZ!!!
HAMAIKA   HERRI   BORROKA   BAKARRA!!!

info+:

www.askapena.org –> Herriekiko euskal elkartasuna lantzen duen talde internazionalistaren web gune ofiziala.

www.pacbi.org –> Palestinian Campaing for the Academic & Cultural Boicott of Israel.

www.israeliboikot.org –> Israeli boikota euskal ekimena.

Anuncios

Acciones

Information

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s




A %d blogueros les gusta esto: