M-21; GAZTEOK GREBA OROKORRA!

6 05 2009

   
Krisia? Gu ez gaude krisian, guk itzelezko urte pila daramatzagu sistema kapitalista eta patriarkarraren ondorioak pairatzen. Urte ikaragarri daramatzagu kakaren pareko lanpostuak izaten, etxebizitzarik gabe, muturreko prekarietatean bizitzen… gutxi batzuk gure kontura aberasten ari diren bitartean. Eta orain, enpresariek nahi adina irabazten ez dutenean, orain gaude krisian?

Sistema kapitalista patriarkarra da enegarren aldiz krisian dagoena. Egiturazkoa da arazoa eta partxeek ez dute konponduko. Kapitalismoaren joko arauen baitan gazteok beti gara galtzaile.

Gazteok goitik beherako aldaketa soziala behar dugu. Sistema sustraitik itzuli behar dugu. Baina beti doaz eskutik botere politikoa eta ekonomikoa. Aldaketak goitik beherakoa izan behar du. Gure eredu ekonomiko propioa erabakitzeko eskubidea dugu. Gure beharren zerbitzura egongo den sistema ekonomikoa aukeratzeko erabaki askea. Independentziak soilik irekiko dizkigu behar dugun aldaketa politiko eta sozialerako ateak.

Gazteok eta migratzaileak gara krisi hau modurik latzenean bizitzen ari garenak. Gu gara denen aurretik kanporatzen dituztenak. Lehen lanpostu duin bat lortzea zaila bazen, orain ezinezkoa da.

Emakumeok krisia are modu larriagoan pairatuko dugu. Sistemak ikusezin bilakatu nahi gaitu. Ez datuetan, ez hedabideetan… inon ez gara agertzen. Lehendik ere kakaztuta baginen, orain are gehiago. Eta ez dezagun emakume gazte batez hitz egin, edo emakume migratzaile batez, edo are okerragoa, emakume gazte eta migratzaile batez.

Baina ZEREN ZAIN GAUDE? Soluzioa ez dute telebistan agertzen diren gorbatadun horiek ekarriko. Sistema ez da berez eroriko, botatzen ez badugu. Gure eskutan dago; edo aurrez aurre kolpatu edo begira geratu, betikoek, betiko sistema jasanezin eta kadukatua berriz saltzeko zain. Antolakuntza eta borroka dira gure armarik onenak. M21ean sistemari kolpe indartsu bat emateko aukera dugu. Erakutsiko dugu Euskal Herritik egoera aldatu ahal dugula. Aldaketa behar dugulako, eta orain behar dugulako. M21 gazteok ere grebara! Borrokara!

MAIATZAREN 21EAN GAZTEOK KALERA!!!

Anuncios

Acciones

Information

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s




A %d blogueros les gusta esto: