Badator “GAZTEhiRI GORRIA”

4 05 2009

Aurten 20 urte betetzen dira gure konpartsa sortu zenetik. 1989.urtean, konpartsak han eta hemen sortzen ari zirelarik Bilbon, jaio zen Kaskagorri, izaera gaztea, gorria eta herrikoiarekin.

Ordutik gaurarte, filosofia berdinarekin aritu gara lanean, inposatutako kultur ereduari aurre eginez, eta guk geuk sorturiko alternatibak eskainiz. Urte guztian zehar, inauterietan, santo tomas egunean edota jaietan eredu herrikoi eta partehartzaile batetan oinarrituriko ekimenak antolatuz; Bilboko gainontzeko konpartsekin batera, eskaintza herritar eta anitzak sortuz, urtez urte bilbotar gehiago biltzen dituzten eskaintzak.

20 urte hauetan, gazte belaunaldi ezberdinek eredu honen alde lanean aritu dira, eta egun, gazteok, zeregin berberarekin jarraitzen dugu. Nahiz eta hainbat eremutatik lan hau zapuzteko saiakerak jaso ditugun, errealitatea argia da: bilboko kultur mugimenduan erreferentzia bilakatzea lortu dugu, gazteon topaleku bihurtuz eta bilboko gazte mugimenduaren indarra erakutsiz. Hori da hain zuzen ere 20 urtez aurrera egiteko erabilitako formula, gazteon lan egiteko grina: emakumeak, ikasleak, ekologistak, okupak, euskaldunak… guk guztiok sortzen dugu kaskagorri, eta hortan datza gure indarra.

Urtez urte hobetzen joan da konpartsa, gero eta gazte gehiago batzen dira kaskagorrira, eta gero eta eskaintza hobeak sortzen ditugu. 300 konpartsero dauzkan konpartsa gara, 300 gazte dauzkan konpartsa, herritik eta herriarentzako sorturiko kultur eredu baten alde lanean jarraitzen dugunok.

Horregatik, 20.urteurren honetan, maiatzaren 9rako antolatu dugun eguna ez da soilik ospakizun bat izango, gazteok sortzen ditugun kultur espresio ezberdinen isla baizik. Egun bat, non gazteon sorkuntza guzti hori kaleratua izango den, partehartzea sustatuz, eta kultur aniztasuna aintzat hartuz. Bilboko gazte mugimenduaren espresioek kalea eskuratuko duten eguna, gaztez jositako gazte hiri gorri bat irudikatzeko eguna. Gazteok sortua gazteontzako.

info+: http://kskgorri.wordpress.com

Anuncios

Acciones

Information

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s




A %d blogueros les gusta esto: