Busturialdean LAN ETA BIZI; Biziberritzearen aldeko aldarrikapena!

21 01 2009

Pasa den urteko ekainean Bizkaiko Ahaldun Nagusiak zalaparta handiz iragarri zuen Urdaibaiko Biosfera Erreserban Guggenheim merkataritza frankizia BBK-k Sukarrietan duen “Haur Egoitzan” ezartzeko 100 milloi eruoko erreserba egin duela. Helburua: turismoa erakartzea, eskualdeko ustezko biziberritze ekonomikorako.

Horren ideia bat egiteko: gaur egungo datuak estrapolatuta, 100 milioi euro, Bizkaiko Foru Aldundiak eskualdeko 20 udalerriei datozen 3 urte luzeetan emango dien kopurua da, udalerrion biziraupenerako. Konparazioarko beste datu bat: famili bakoitzak Guggenheimerako 6.700€ jarriko bagenitu bezala da.

Hiru datu eztabaida ezin:

Azkeneko 30 urteotan, Ahaldun Nagusiaren alderdiak (EAJ), beste alderdi batzuen laguntzarekin, bere esku izan ditu maila instituzional publiko guztiak, eta denbora tarte horretan Busturialdea gainbehera joan da, eta lanpostuak suntsitu dira.

Kudeatzaile politiko hoiek beren lana egin izan balute eta, gutxienez, Legea eta Urdaibaiko “jarduera sozioekonomikoetarako programa” (beraiek onartutakoa) bete izan balituzte, ez ginateke gaur egungo prekarietatean egongo. Beraien eraginkortasun ezak eta kudeaketa politiko txarrak are gehiago fogratu dute eskualdea.

Lurzoruaren espekulazioa baino ez dute bultzatu (“txaletgintza”), eta nekazaritza sektorea galtzen utzi dute, beraien eta lagunen onurarako. Eta, jakina, pertsonak “bizi garen arte zorpetzean” bidez.

Ahaldun Nagusiak eta kideek,  biziberritzeari “EZ” eta espekulazioari “BAI” esaten dioten horiek, jendarteko kritikaren eraginez, erreakzionatu egin behar izan dute nola edo hala. Eta beraiek soilik dakiten moduan erreakzionatu dute: proiektu ziraragarri bat inposatuta, fondo publikoak desbideratuta eta hirigintzako balizko “pelotazo” baten sartuta. Beraien ezintasuna zuritu nahi dute gure kontura. Ez dute gure egoera prekarioa konpondu nahi.

Zentzugabekeria are handiagoa da: frankizia horrek Bizkaian hain errotuta dagoen  “Sukarrietako Haur Egoitza” desagerraraziko du, baita “Ingurumen Hezkuntzarako Eskola Esperimentazioko Zentroa” ere, nahiz eta azken hori Biosfera Erreserbaren berezko betekizunetako bat den. Eta, bestalde, R. Bastidaren eraikin bikainak, neurri handi batean, galdu egingo du balio artistikoa, sortzeko arrazoitzat izan zuen funtzioak kendu egingo zaiolako. Zergatik galdu behar ditugu zerbitzu eta balio horiek?

Hau guztia dela eta BUSTURIALDEAN LAN ETA BIZI eskualdeko ekimenan parte hartzen duten hainbat erakundek (EHNE, ELA, LAB, STEE-EILAS, Ezker Abertzalea, Ekologi Tailerra, erle zainak, zain dezagun Urdaibai…): Urdaibaiko Jarduera Sozioekonomikoaren Egokitzapen eta Garapenerako Egitaraua (JASEGE) aplikatzen hasi daitezela proposatzen dute.

Urtarrila honetako 28 arte  inkesta kanpaina bat hasi dute eskualdean 9 galderaz osaturik. Inkesta oso erraza da, herritarren iritzia jakinarazi nahi da eskualdeari begira galdera erraz batekin: Zertan inbertituko zenuke BFAk inbertu nahi duen 100 miloi euro horiek?

Bermeoko kasuan hainbat lekutan aurki ditzakegu inkesta sartzeko ontziak:

– ELA sindikatuan

– LAB sindikatuan

– Gizarte eta kultur etxean (Josefak) PNVek DEBEKATUTA*

– Udal liburutegian PNVek DEBEKATUTA*

– Txalaparta tabernan

– Bolatoki Herriko tabernan

– Idoia tabernan (udal azokan)

– Lorak loradendan

Info + nahi izan eskero:

http://www.blogari.net/lanetabizi 

*: PNVen esanetan plataforma honen helburua alderdi politiko honen aurkako aurre kanpaina elektorala argudiatuz debekatu du eraikin publikoetan herri galdeketa egitea.

Anuncios

Acciones

Information

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s




A %d blogueros les gusta esto: