Palestinarekin elkartasunez Busturialdean mobilizazioa

3 01 2009

Busturialdeko arabiar-palestinar kolektiboak eta Askapenak deituta, atzo palestinar herriarekin elkartasunez hainbat ekimen izan ziren eskualdean.

18:00etan Gernikatik kotxe karabana handia abiatu zen. Kotxeek palestinar ikurrak eta ikurrinak, eta Israeli boikota egitearen aldeko kartelak zeramatzaten, eta klaxonak jotzen kalez kale eta herriz herri ibili ziren Gernika, Foru, Busturia, Mundaka eta Bermioraino. Ibilaldiak ia bi ordu iraun zuen.

Bermion manifestaldia eta ekitaldia.

20:00etan Lamera parketik “Palestina askatu, israeli boikota” lemapean manifestaldia abiatu zen. 150 lagunetik gora hartu zuten parte mobilizazioan eta “Genozidioa gelditu”, “Palestina aurrera” eta “Israeli Boikota” izan ziren oihurik entzunenak. Manifaestaldia Goiko plazara iristear zegoelarik, (bertan bukatu zen) palestinar herriaren borroka eta bere askapenaren aldeko oihuak nagusitu ziren.

Plazako kioskotik, herriko udaletxearen aurrean, Askapenako kide batek Gazako egoeraren gaineko laburpen txiki bat egin zuen. Egoera latz horren aurrean nazioarteko ixiltasun eta konplizitatea salatu zituen eta bukatzeko salaketa gisa balkoietan palestinar banderak zintzilikatzeko eta Israeli Boikota hainbat arlotan (kultura, kirola, ekonomia, gizartea) borroka tresna bezala erabiltzeko animatu zituen bertaratutakoak. Ondoren eskualdean azken urteetan bizi izan den Anwar gazatar palestinarrak hitza hartu zuen eta lapurtutako lurrak itzultzea, errefuxiatuen itzulera eta palestinar lurretik Israel estatu artizialaren desagerpena aldarrikatu zituen. Gogora ekarri zuen bere herrikideak azken urte luzeetan bizitzen ari diren egoera, ‘genozidio motel’-tzat deskribatu zuena.

Euskal Herriko bestelako leku batzuetan ere mobilizazioak izan dira egun bardinean.

Alde batetik Sakanan atzo 80 lagun batu ziren bertako gazte asanbladak eta Askapenak deituriko elkartaratzean, bestetik aldimilaka lagun batu ziren Bilbon antolatutako manifestaldian

Dena den hauek ez dira burutu diren lehenengo mobilizazioak, Abenduaren 29an Bilbon bertan Europar Batasuneko egoitzaren aurrean izan zen Arabiar elkarteak deitutakoa lehena, hurrengo egunetan mobilizazioak egin ziren Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.

Anuncios

Acciones

Information

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s




A %d blogueros les gusta esto: