Urriak 11, Piztu Gasteiz!

2 10 2008

25 urtetako ibilbidea, 20 urtetako garraxia. Ez gara garai hartako berdinak, edo agian bai. Ez da garai hartako Gasteiz baino agian gauzak gutxiegi aldatu dira, onera behintzat. Gutxiegik gehiegi izaten jarraitzen dute eta gehiengoak gutxiegi. Ahotsgabekoek ixilpean jarraitzen dute eta ahoa ixiltzen ez dakitenek mezuz bonbardatzen gaituzte telebista kate, irrati, propaganda, internet eta eskura dituzten medio guztiekin. Gazteok gure buruak antolatzeko gune askeak urriak dira eta uneoro erresistentziara bultzatzen gaituzte duguna defendatzeko, ate berriak ireki beharrean.

Edo ez, Gasteiz ez da orduko monja eta militarren hiri koloregabea. Orain ranpa mekanikoak ditugu, Artiuma, komertzio gune erraldoiak, intermodala bezalako proiektuak, korbataz jantzitako gizon piloa, pistola gerrian dabiltzan beste hainbat, kaleak kamaraz josiak… Gasteiz aldatu dela esan dezakegu.

Baina izan dugu gaitasuna sortutako haziak ureztatu eta garatzeko. Orain 25 urte sortu zen irrati librea eraiki eta urtez urte proiektuari indarra emateko, hasierako zutabeak mantenduz. Asanbladaren bitartez herri ekimenei ohiartzuna eman dien tresna beharrezkoa da Hala Bedi irratia, beharrezko bihurtu zaigu gasteiztarroi.

Irrati honek bertsio ofizialei buelta emanez, kaletik eta kaletarrontzat informatzea izan du helburu. Instituzioek hain zuzen ixilarazi nahi dituen ahotsentzat tresna izan da;herri mugimendua, kriminalizatuak, baztertuak, esaterako.

Gasteiztar kultur sorkuntzaren bozgoragailua izan da. Historiaz ikasteko, musikaz gozatzeko, pentsatzeko eta barre egiteko aukera eman digu 107.4a sintonizatzeak. Autogestioa eguneroko errealitate izatera pasa daitekeenaren eredu da Hala Bedi.Autogestioa eta okupazioa. Inposatzen zaigun bizi eredu bati aurre egiteko giltzak gazte asanblada osatzen dugunontzat. Horiek dira, asanblada eta auzoarekin batera Gaztetxea ezaugarritu eta zutik mantendu dituen oinarriak.

Gaztetxean burututako ekimenak, kontzertuak, hitzaldiak, tailerrak ez dira eskeintza hutsak izan.Kolektiboentzako tresna izateazgain, espazioak berak, beste era batean harremantzeko, ikasteko, ardurak hartzeko eta geure buruak hezitzeko aukera eman digu.

Gure hiri honek gordetzen dituen hamaika borroka eta aldarrikapene berri izateko, berauekin kontzientziatu eta konprometitzeko gonbidapena luzatzen digun eskola da gaztetxea.

Ez dugu honekin txapa handirik eman nahi. Gaztetxea eta Hala Bedi ezagutzeko beta izan duzuenok badakizue zer garen eta non gauden. Txorionak ekimena martxan jarri genuenean, bi proiektuon zilegitasuna urte guzti hauetan argitzeaz gain beste ideia bat plazaratu nahi genuen. 20 eta 25 urte hauek posible izateko norbanakoaren garrantzia, kolektiboa den edozein planteamendu ez bai-ta posible pertsona bakoitzaren bultzada gabe. Okupa tu lugar, har ezazu zure lekua, hori da egun honen azpileloa eta gure desiorik handiena. Garaiotan, non geroz eta zailagoa egiten zaigun alienazio eta uniformizaziotik at geratzea, berebizikoak egiten zaigu gutako bakoitzaren garrantzia azpimarratzea edozein borroka esparrutan, kolektiboetan, gaztetxeetan edota irrati libreetan.

Kutxi edo Bueno Monrealeko lokaletatik pasa den pertsona bakoitzarengatik ez balitz; gaztetxeko asanbladetan, obretan, ekimenetan… parte hartu duten guztiengatik ez balitz, ez ginake gaur errealitate bat. Gutako bakoitzaren potentziala izugarria delako eta hori boteretik martxan jarri den makinaria guztiak baieztatzen digu.

Profesionaletan delegatzera ohitzen gaituztenean, lau urtero bozkatuz lasaitzen gaituztenean (herritar bezala dugun eskubide eta betebehar bakarra balitz bezala…), parte hartze zuzena ukatzen digutenean… beldur ikaragarria dutelako da. Aspaldi jabetu ziren gure ekintzen erantzule egiten garenean, ez ditugula behar. Ez dugula inork gure ordez erabakitzerik behar, ez eta gure buruak antolatzea edota gure ordez pentsatzea.

Autogestioa, asanbladen eraketa, proiektu herrikoien sorkuntza, espazioen berreskuratzea… pertsona bakoitzaren inpultsoz soilik egingo dute aurrera. Beraz, urriaren 11 egunak, Gaztetxea eta Hala Bediz gain, norbanakoari omenaldia izan nahi du, datozen belaunaldiei deialdia. Gutako bakoitzak duen garrak piztuko du Gasteiz!

informazio gehiago, egitaraua, guneen mapa…: http://www.txorionak.org

Anuncios

Acciones

Information

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s




A %d blogueros les gusta esto: