Venezuelako brigadistaren kronika Bermeo eta Euskal Herriari

23 09 2008

Uda hasieran, HAIZINBARRUREko web gunean iragarri izan zen moduan, Bermeoko gazte bat brigadista joan zaigu Venezuelara. Brigaden helburu nagusia Euskal Herriaren egoera mundu guztian zehar erakustea da, eta joandako herrialdeatik etorritakoan bertako egoera Euskal Herrian zabaltzea.

Venezuelara joandako brigada martxan da hango egoera zein den erakusteko, eta bermeotarrak gazte asanbladira brigadak ezagututako gauzak eta esperientziak azaldu dizkigu:

Bidaia Caracaseko “23 de Enero” auzoan hasi genuen brigadistok. Coordinadora Simon Bolivarrekoek izugarrizko harrera egin ziguten, parrillada baten inguruan.
Auzoan bertan hezkuntza, osasuna eta kultura arloetan egiten ari diren lana ezagutu dugu.

Hezkuntzari dagokionez, 23ko “escuela bolivariana”-ra joan ginen, eta hor azaldu zizkiguten azken 10 urteetan haurren eskolarizazioan izandako aldaketak: gurasoek ez dute deus ordaindu behar, haurrei hiru otordu ematen dizkiete, eta haurrek 8 ordu jarraian eskolan ematen dituzte. Horren ondorioz, matrikulazioa izugarri igo da.

Halaber “Misiones educativas” ezagutu ditugu: Robinson I (alfabetizatzeko), Robinson II (bigarren hezkuntza ikasteko), Ribas (batxilergoa ikasteko) eta Sucre (goi mailako ikasketak egin ahal izateko), guztiak helduei bideratuta. Etxeko andrak zien gehien bat misio hauetan gehien parte hartzen zuten kolektiboa, lehen etxean gelditzen ziren bitartean familia aurrera eramaten eta zaintzen, orain aukera berri honekin hezitzeko aukera ematen diete gobernuak, non denbora osoan aaltzen dute herritarrei ze nolako garrantzia daukan venezuelatarren heziketak, bai pertsonalki eta bai kolektiboki.

Osasun arloan, Misión Barrio Adentro-ko osasun modulua ezagutu genuen. Auzorik pobreenetan jendeak lehen mailako arreta izaten du doain gobernuaren eskutik; aldiz, duela 10 urte jendeak ez zuen zerbitzu hau lortzeko aukerarik inondik eta inora ere ez. Herri batzuetan aldiz, anbulategiak zabaltzen hasi dira, oinarrizko gauzetaz gain bestelako zerbitzu zabalagoak ere ematen zituzten eta hainbat larrialdiri aurre egiteko aukera zabala ere ematen zutenak batik bat, ospitaleraino joan beharrik ez eukiteko. Hirietan ospitale proiektuak edota zabaltze asmoak esagutarazi ziguten bertako jendeak, hauek ere edozein herritarren eskutara egongo litzatekeena, oso beharrezkoa den zerbitzua da, hain zuzen ere gabezi handia egon da gaur egun arte Venezuelan hainbat lekutan, lurralde batzuetan ospitaleak zaharkituak, gitxiengo zerbitzue edota ez zegoen eta. Osasun zailan erabiltzen diren gailu guztiak kubatarrek eskeinitakoak dira, dakizuen moduan, gaur egun Kubak, munduko osasun zerbitzu hoberena du, bai teknologikoki edota profesionalki.

Kulturaren aldetik, “Misión Cultura Corazón Adentro”-ko arduradunek azaldu ziguten zertan datzan haien lana: dantza, musika, antzerki tailerrak antolatzea auzoko jendearentzat. Herritarrei aukera berriak ematen diote euren denbora libreetan, jendeari pertsona bakoitzak euki dezaken gaitasuna erakustaraziz edota nola erabili eta prestatu azalduz.
Esan beharrekoa da misio desberdin hauek aurrera eramateko kubatarren esperientzian oinarritzen dala. Horretarako 5.000 profesional kubatar daude Venezuelan misio hauek zuzentzen, bertako profesionalak formatzen diren bitartean. Venezuelak beharrezkoa duen aldaketa aurrera eramateko beharrezkoa du herritarren oinarrizko beharrizanak eta baldintzak lortzea, hori dela eta, gaur egun Venezuelak duen konbeniorik garrantzitzuena izenpeturik Kubarekin dela esan dezakegu. Venezuelak petrolioa exportatzeko duen gaitasun handia dela eta, honetaz baliatzen da beste herrialde batzuekin konbenioak lortzeko, Kubak adibidez venezuelatarron oinarrizko beharrizanak hasetzeko zerbitzuak eskaintzen du, bai material, profesional edota esperientziz: osasunan, kulturan eta hezkuntzan batik bat.


Bestalde, “consejo comunal”-aren funtzionamendua ezagutu dugu. Auzoetan jendea elkartzen da haiei dagozkien erabakiak hartzeko: Osasuna, dirubilketa eta honen administrazioa, herri zerbitzuak, legedia, heziketa, auzo/herri lana, justizia… helburu nagusia herritarren behar izanak eta arazoak mahai inguru batetan irtenbideak aurkitzea eta erabakiak hartzea da, arlo bakoitzeko asanbladatan dauden arduradunak, gobernuarekin harremanetan egongo den bozeramailea da, eta hauek asanblada erabakitzen dute aho batez edo gehiengoz nor izan daiteken. Asanblada hauek irekiak dira eta edozein herritark har dezake parte 15 urtetik gora euki eskero.

“Nucleo de Desarrollo Endogeno Fabricio Ojedan ere izan ginen. Zentro hauetan lana sortu da kooperatibetan, aisialdia sustatzen da, klinika komunitarioak daude (misioei jarraipena emateko beste urrats bat izanik), azpimarratzekoa da, misioei esker emandako ezagutza venezuelako emakumeei, gune endogeno honetan eta beste hainbatan emakumeei eman zaien aukera lan egiteko, kasu honetan ia langile guztiak emakumezkoak dira, honek aldaketak izugarria suposatu izan du emakume hauentzak pertsonalki, norberarentzat eta familiarentzat, eta beste alde batetik kolektiboki, emakumeak urte askotan albo batera eskutatuta egon den sektorea kalera irtetzen hari da gitxi-gitxika baina gogotzu euren eskubide eta aukera barriak aldarrikatzeko.
Horretaz gain, zenbait komunikabideetan (“Al son del 23” irrati librean, “Catia TV” Caracaseko telebista lokal batean eta “Vive TV” nazio mailako telebistan, “Guacharango” Barquisimeto hiriko eta Lara estatuko (guk komunitate autonomo bezala ezagutzen duguna) irrati askean egon gara) Euskal Herriaren berri eman dugu, batez ere, gaur egun pairatzen ari garen egoeraren inguruan estatu frantsez eta espainiarraren aurrean.
Zapatu goiz batean PSUV-k (Partido Socialista Unida de Venezuela) Boliviari eta Evo Moralesi elkartasuna adierazteko antolatutako manifestazio eta ekitaldi batean parte hartu genuen Caracasen brigadistok, hain zuzen ere, Altamira auzotik Boliviako enbajada arte izan zen manifestaldia. Aipatzekoa da, bertaratu izan zen jende askok eman ziguten esku zabaltasuna Euskal Herriko borrokagatik; pertsona nahikok ondotxo zekiten nortzuk ginen eta nongoak, askok destendentzi euskaldunekaok zirela azaltzen bai ziguten eta.

Caracasetik Valencia hirira abiatu ginen Asamblea Socialista de Venezuelakoek (ASV) gonbidaturik, gune hau venezuelako estaturik industrialisatuenetariko bat da, bertan aurkitzen bait da, refineriak, petrokimikak, lantegi garrantzitzuenetarikoak… eta hortaz ez zitzaiguan arraroa egin bertako jendeak hego amerika osotik bertan CIAko espaia portzentai gehien aurkitzen dela esan zigutenean, kontutan eukirik gaur egun venezuela eta AEBn arteko harrmana zein dein jakinda.

Lehenengo egunean “poder popular”en inguruko hitzaldi batean parte hartu ondoren, ASVko gazteekin elkartu ginen gure borroken berri elkarri emateko.

Hurrengo egunean aldiz, INVEPAL (Industria Venezolana Endogena de Papelera) berreskuratutako enpresara ere joan ginen, eta hango langileek azaldu ziguten nola lortu zuten enpresa pribatu hori enpresa misto bihurtzea (estatu eta langileen esku dago), oso deigarria egin zitzaigun entzutea bertako langileak 8 hilabeteko greba egin zutela borrokatzen euren eskubideen alde, eta gobernuari esku hartzeko eskamena eginez.
Valenciatik Barquisimeto hirira abiatu giñen, hemen Gayones mugimendu politiko eta sozialarekin eman genuen zenbait egun, egiten ari diren lanaren arlo guztiak ezagutu ahal izateko:

-Ana Soto emakumeen mugimendua: Emakumeak antolatuta klase arteko borroka aurrera eramateko.

-Brahma garagardo enpresaren sindikatua (SIN.BO.TRA.BRAHMA): Langileen eskubideak bermatzeko sortu izan den sindikatua lantegian, hasieran modu klandestinoan ibili ziren sindikatuko sortzaileak, gaur egungo gobernu sozialistak babesa ematen hasi zitzaien arte.
-Frente Universitario Revolucionario Socialista (FURS): Ikasleen mugimenduak sozialismoa eraikitzeko unibertsitatean.
-Nekazieen mugimendua: Lurrak berreskuratzeko prozesua, hauek lantzeko izan duten aldaketa barriak eta borroka.
-Escuela de Formacion Proletaria: Herritarrak sozialismoan formatzeko sortutako eskola.


Azken egunak Caracasen eman genuen berriz, brigadaren azken ardurak ere bukatzen hasiak ziren, lehenik eta behin Propatriako “Casa del Obrero”-ra joan giñen kultura arloan egiten ari diren lana ezagutzera eta azken egunean aldiz, Petare auzo txiroan igaro genuen, Venezuelako auzorik arriskutzuenetarikoa, hemen 2 milloi pertsona inguru bizi dira eta batik bat Mirentxuren eskutik auzoa ezagutzeko joan giñen. Bera 30 urte baño gehiago dagoan euskalduna da. Gaur egun bertako umeei eskolaratzeko aukera ematen du beste bertsona batzuen laguntzari esker, eta Euskal Herrian ere saritua izan zen bertan egindako lanarengatik.

Kontutan euki dugu denbora osoan, nahiz eta Venezuelan egon, bertan egondako hainbat Kolonbiartar kopuruagatik, egia esan, hauek, euren herria sufritzen duten egoera latza dela eta beharturik ikusi dira euren etxeetatik alde egiten. Venezuelan adibidez badira dagoeneko 4 miloi errefuxiatu kolonbiatar, eta hauek ere paper garrantzitzu bat betetzen dute Venezuelaren egunerokotasunean euren herriko gatazka kaleratuz.

Bukatzeko agur bero bat eman nahi dugu Venezuelara ihes egin behar izan zuten Kolonbiarrei bertako estatuko joko zikinaren erruz, hauetariko batzuk esagutzeko aukera ere izan baigenuen euren egoera pizka bat ezagutaraziz, beste alde batetik bertan sozialismoa modu desberdinean garatzen eta erakusten dabiltzaten Kubatarrei herri hauen arteko konbenioari esker, eta nola ez Venezuelan oso adeitasunez hartu diguten elkarte eta lagun guztiei.

2008ko brigadaren partez agur iraultzaile, sozialista eta bolivarianoa, eta bertan esaten den moduan…

¡Patria, socialismo o muerte! ¡Venceremos!

Venezuelako bestelako web gune batzuk ikusi nahi izan eskero:

“Coordinadora Simon Bolivar” auzo elkartea: http://www.coordinadorasimonbolivar.info

“23 de Enero” auzoko web gunea: http://www.el23.net

“Congreso de los pueblos Bolivarianos” herri elkartea: http://www.congresobolivariano.org

Bideoak, elkarrizketak, dokumentalak… http://www.venezuelaenvideos.com

“La Haine” desobedientzia informatikoaren proiektua: http://www.lahaine.org

Anuncios

Acciones

Information

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s




A %d blogueros les gusta esto: