Presoen eskubideen alde Igandean hondartzetara!

25 07 2008

22 senide preso politiko hil ostean, euskal preso politikoak heriotzara bultzatzen jarraitzen dute espainiar eta frantziar estatuek, hauen senideak urteetan ziega txikietan bakartasunean giltzaperatuta mantenduz. Gaixotasun larriak dituztenak ez askatuz. Politikoki nahiz fisikoki suntsitzea lortu ez dituzten gure senideak akabatzeko, espetxe zigorrak betetakoan ere ez askatuz. Ez gaitezen engaina. Kondenak betetakoan askatzen ez dituztenean, gaixotasun larriak dituztenak askatzen ez dituztenean, hauen senideak hiltzeko bokazioz ari dira. Senideek duten motibazio politikorik gabe, inork gutxik jasango lukeelako urtebetez, senide preso politikoak urte luzeetan jasaten ari direna. Gatzak (Zornotzarra) 28 urte daramatza ziegan, Elias Fernandez (Bermeotarra) 22 urte daramatza Castellóko kartzelan, eta horrlako kasuak ehundaka, espetxe politika kriminalaren superbibienteak dira.

Izugarrizko odoluste ekonomikoa jasaten dute bisitak egiten duten famili eta lagunak, bi estatuek behartutako kilometro guztiei aurre egin behar izatearen ondorioz. Estatuek senideei eta lagunei ezartzen dizkieten fidantza beldurgarriei aurre egitearen ondorioz. Hau guztia salatzeagatik, babesa eman beharko liguketen instituzioek jartzen dizkiguten isunen ondorioz.

Euskal Herriko hondartza ugaritan izango dira mobilizazioak…

Bermeon aritzatxu hondartzan izango da,

Askatasunak deialdia goizeko 12:00etako jarri du kanpan gero hondartzara joateko jarraian.

Nahi izan eskero bestelako hondartzetan ere izango dira mobilizazioak ordu bardinean:

  • Lapurdin: Hendaian.
  • Gipuzkoan: Hondarribia, Zurriola, Kontxa, Ondarreta, Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia, Deba, Mutriku eta Saturraranen.
  • Bizkaian: Ondarroa, Lekeitio, Laga, Mundaka, Ea, Bakio, Ereaga, Sopela, Plentzia eta Muskizen.
  • Araban: Garaioko urtegian.

EUSKAL PRESO ETA IHESLARIAK ETXERA!!! AMNISTIA OSOA!!!

Anuncios

Acciones

Information

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s




A %d blogueros les gusta esto: