Brigadistak lau haizetara!

14 07 2008

Urteroko moduan, uda sasoian brigadak abian jartzen dira munduan zehar, bai hurrunean Palestina, Mexiko, Kuba, Ekuatorea, Venezuela, Uruguay, Nikaragua, Kolonbia, Kuna Yala, Chiapas, Oaxaca, Argentina, Bolivia… edota hurbilago Bretania, Katalunia, Irlanda, Korzika… besteak beste.

Brigadak ASKAPENAren (Herriekiko Euskal Elkartasuna) bitartez praktikan jartzen den nazio ekimena da, urte guztian zehar aurre prestakuntzak, ekimenak, formakuntzak, beste herrialde batzuen mezua zabaltzea etabar luze bat egin ondoren, horregatik antolatu zuen HAIZINBARRUREk pasaden Apirilaren 4ean brigadei buruzko ekimena Bermeon.

Ehundaka euskal herritar dira internazionalismoa garatuko dutena aurtengo urtean ere Uztaila eta Abuztua bitartean. Hau da, Euskal Herriaren egoera politikoa, ekonomikoa, kulturala, soziala… munduan zehar azaltzea, eta ondoren, etorritako herriaren mezua Euskal Herrian kaleratzea. Horretarako, bertako hainbat elkarte, koordinadore, herritarrekin egongo dira harremanetan. Bertako arazoak eta egiteak ezagutzen, eta nola ez ikasten, bai batak bestetik eta besteak batatik. Elkar lanaz helburu bakarra lortzeko asmoaz.

Urte honetan alde batetik Busturialdetik Foruko gazte bat Palestinara doakigu, eta beste alde batetik, Bermeotar gazte bat Venezuelara hain zuzen ere abuztu osoan. Guztira 10 – 16 pertsona bitarteko brigada baten hartuko du parte honek, eta ez da makala itxaroten dien lanak, alde batetik, Euskal Herriko edozein motatako materiala bertara eramatea informazio giza, eta bestetik brigadistek duten jakintasuna eta elkartasuna bertan zabaltzea.

Bermeotarraren kasuan, lan nagusia bertatik etorritakoan burutuko du, haisera batean Bermeo eta eskualde mailan jorratuko luke bere lana. Bertako Boliviar mugimendua azalduz, egoera politiko ekonomiko eta soziala erakutziz, gaur egungo Hugo Chavez presidentearen aurka dagoan eraso militar, ekonomikoa, manipulazio mediatikoa… nondik, zergatik eta nortzuk bideratzen duten azalduko digu, eta zelan egiten dute aurre honi, manipulazioaz osaturiko gobernu kapitalista Amerikar eta Europarrak batik bat. Euskaldunok ere zer egin dezakegun honen aurrean ere azalduko digu, internazionalimotik bideratutako lanak euki dezakeen eragina azpimarratuz.

Bertan Caracaseko 23 de Enero auzoa, inguruko nekazal guneak eta herritarrek osatzen duten elkarteak, koordinadoreak (Simon Bolivar…), hedabide iraultzaileak (Canal Sur TV, Al Son del 23…) moduko lekuetan egongo dira batik bat, eta euren mezua modu oso zabalean kaleratzeko aukera izango dute. Halan eta guztiz ere Venezuelan dauden bitartean ere egunerokotasun zehatz bat izango dute Euskal Herriarekiko www.askapena.org web orrialdearen bitartez.

Bestelako web gune batzuk ikusi nahi izan eskero:

“Coordinadora Simon Bolivar” herri elkartea: http://www.coordinadorasimonbolivar.info

“23 de Enero” auzoko web gunea: http://www.el23.net

“Congreso de los pueblos Bolivarianos” herri elkartea: http://www.congresobolivariano.org

Bideoak, elkarrizketak, dokumentalak… http://www.venezuelaenvideos.com

Anuncios

Acciones

Information

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s




A %d blogueros les gusta esto: