Unai Hernandez Sistiaga atxilotua!

10 07 2008

Gaur goizean polizi frantsesak Baionan atxilotu du Unai Hernandez Sistiaga iheslaria. Berez Santurtziarra bada ere, Baionara joan baino arinago Bermeon bizi izan zen azken urteetan urteetan.

Unai Hernandez arinago ere atxilotua izan zen Baiona TTipian polizi frantzesagatik, nahiz eta egun berdinean aske utzi izan zuten. Hala ere Paueko epaileek euroaginduaren berri eman zioten martxoaren 11n, eta gerostik hona atxiloketaren zain egon da. Polizi frantsesak eguerdi aldera espainaratu du Biriatun Madrilera eramateko.

Unai Hernandez 18/98+… makrosumarioko EKIN atalean egon zen auziperatua, nahiz eta hau, ez zan inoiz epaitua izan, eta orain 15 urteko kartzela zigorra ezarri nahi diote akuzazioak ETAko kidea dela azalduz makrosumarioko epaitu guztien moduan. Olatz Egiguren ere gauza berdinagatik izan zen kartzelaratua Almerian 11 urteko kartzela zigorrarekin, eta “Juanpa” Enpresak atalean urte kopuru berdinarekin Valladoliden, nahiz eta azken hau duela aste batetik kalean egon bere familiak 6.000€ko fidantza ordaindu ondoren, hain zuzen ere, Domeka honetan (Uztailak 13) egingo saio ongi etorria 13:00etan Lamerako kioskoan.

Beste alde batetik Unai Hernandez Sistiagaren atxiloketa salatzeko Askatasunak mobilizazioara deitu du Bermeon, bihar uztailak 11, arratsaldeko 8etan Goiko Plazatik irtengo den manifestazioara hain zuzen ere.

EZ FRANTZIA EZTA ESPAINIA, GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA!!!

ATXILOKETEKIN ERE EZ GAITUZUE GELDITUKO!!!

EUSKAL PRESO ETA IHESLARI POLITIKO GUZTIAK ETXERA!!! AMNISTIA ORAIN!!!

Anuncios

Acciones

Information

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s




A %d blogueros les gusta esto: