U-12 Musikherria Eguna Gasteizen!

10 07 2008

Gasteizeko Hala Bedi Irratiaren 25. urteurrena eta Gaztetxearen 20. urteurrena dela-eta. Txorionka Ekimenaren baitan Musikherria Eguna ospatuko da uztailaren 12an Gasteizen. Egun osoko jaialdi hau Hala Bedi irratitik emititzen den MusikGerrilla irratsaioaren inguruan antolatu da. Eguerdian, poteoa egongo da Gasteizko kaleetan zehar Elektrotunarekin; ondoren, herri bazkaria gaztetxean; bazkalostean, MusikGerrilla irratsaioaren zuzeneko emanaldi berezia; eta, bukatzeko, MusikHerriako taldeen kontzertua, berbena eta guzti.

Aldarrikapenerako eta musikaz gozatzeko aukera ezin hobea daukazue Gasteizen: poteoa Kutxitik Orkrestarekin, bazkari herrikoia, MusikGerrillaren zuzeneko irratsaio berezia, kontzertuak… primeran pasatzeko egun paregabea!

Batu ditzagun indarrak eta bultza dezagun autogestioa! MusikHerria gaur eta beti, herritik eta herriarentzat!

ZAPATUKO EGITARAUA:

  • 12:00etan, txupinazoa eta poteoa Kutxitik Orkrestarekin.
  • 15:00etan, herri bazkaria gaztetxean.
  • 17:30etan, MusikGerrilla irratsaioaren zuzeneko emanaldi berezia: Hi bai salsero!.
  • 20:00etan, ekitaldia gaztetxean.
  • 22:00etan, kontzertuak gaztetxean:
    • Karratua Borobila Da (Gipuzkoa)
    • Txurrustada (Nafarroa)
    • Zahil (Bermeo – Bizkaia)
    • MusikBerbena (Araba)

Informazioa gehiago nahi izan eskero:

Gaztesarea: http://gaztesarea.net/info/berria.php?id=12146

Musikherria: http://www.musikherria.org/nagusia.html

Anuncios

Acciones

Information

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s




A %d blogueros les gusta esto: