Elias 22 urte kartzelan! eta Madari sententziaren zain!

19 06 2008

IDATZI IEZAIOZU!!!

Elias Fernandez Castañares

CP Castelló

Ctra Alcora Km 10

12006 Castello

Ekainaren 19an Elias Fernandez Castañares Bermeotarra 22 urte beteko ditu kartzelan españolen atzaparretan. Deustun izan zen atxilotua Guardia Zibilarengatik 1986. urtean, La Salbeko kuartelera eraman eta han torturatua izan zen, ondoren epaitua eta 30 urteko kartzela zigorra eman zioten. Garai hartatik eta gaur egunera bizi izan duen egoera ez da izan makala…. trasladatzeak hainbat alditan (CARABANCHEL, ALCALA MECO, HERRERA DE LA MANCHA, PUERTO I, ALCALA MECO, VALDEMORO, TENERIFE II, CASTELLO, VALDEMORO, CASTELLO, LANGRAITZ, CASTELLO), inkomunikazioa saikaera ugariak, kartzeletako txakurrak, dispertsioa… baina era beran borroka ere aurrera eraman izan du Euskal Herriko eskubideen alde nahiz eta kartzelan egon: Gose grebak, itxialdiak, euskal preso eta iheslarien arteko elkartasun ekimenak… aspaldi da ere 3/4 beteak dituela, eta halan eta guztiz ere ez diote kaleratzen, Hau dela eta duela gitxi bersortu den Bermeorantz taldeak (preso eta iheslari politikoen aldeko herritar taldea) ekimenak antolatu ditu:

EKAINAK 19 EGUENA, 20:00ETAN HITZALDIA KULTUR ETXEAN (JOSEFAK)

HIZLARIAK: Eliasen abokatua eta J.A. Madariaga “Madari”


EKAINAK 22 DOMEKA, 12:30ETAN MANIFESTAZIOA GOIKO PLAZATIK

ETA ONDOREN EKITALDIA LAMERAN

HAIZINBARRUREk (Bermioko gazte asanbladie), sortu ginen egunetik Euskal preso eta iheslarien aldeko konpromesua rtu genuen moduan, bat egiten dugu deialdi hauekin, eta parte hartzera animatzen zaituztegu gazte eta ez gazte guztiei

Juan Antonio Madariaga “Madari”

Bermeotarra 18/98+… makrosumarioko

AAM atalean izan da epatitua,

datorren astean kaleratuko da sententzia

Beste alde batetik, atzo 18/98+… makrosumariko AAMko atala bukatu zen. Hainbat alditan argi utzi izan den moduan epaiketa hau iruzur handi bat da, estatu español zapaltzaileak Euskal Herriarekiko duen ildo errepresiboarekin jarraitzeko asmoarekin, eskubide zibil eta politikoak urratzen dituen sasi epaiketa izanik. Pasadan urtean Bermeotar bi epaitu ea atxilotu zituzten Olatz Egiguren Enbeita (Ekin atalean), 13 urteko kartzela zigorra epaituz (Almerian dago kartzelaturik etxetik 1015Km-tara) eta Juan Pablo Diegez Gomez (Enpresak atalean), 11 urtetara kondenatua kontutan izanik bere osasuna egoera txarrean dagoela (Valladolideko espetxeko erizaintzan 330Km-tara). Oraingo honetan ere beste Bermeotar bat dago epaitua Juan Antonio Madariaga “Madari” eta honi ere beste 11 urteko kartzela zigorra ezarri nahi diote Euskal Herriaren alde lan egitearren, eta batez ere, inongo froga, testigantza etbar luze zehatzik euki gabe, Estatu españolaren ezintasunak errepresio judiziala erabili behar izan du berriro Independentziaren alde lan egiten duten Euskal Herritarren aurka erabiltzeko, hau dela eta fiskalaren arabera akusazioa betikoa da, aurrekoei akusatutako berdina: ETAko kideak izateak. Hau dela eta argi utzi nahi dugu gure ezadostazuna sasi epaiketa honekin, Euskal Herriaren eskubide zibil eta politikoen aurkako epaiketa errepresibo bat besterik ez dela, eta hortaz, honi erantzuna eman beharra dagoela, bestela hurrengoan gazteok izango gara epaituak gure eskubideen alde lan egitearren, edota independentzia babestearren soilik.

Anuncios

Acciones

Information

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s




A %d blogueros les gusta esto: