Internazionalismoa Euskal Herrian gaur! eta Brigadistak!

27 03 2008

HAIZINBARRURE (Bermioko gazte asanbladie) eta Askapenaren (Herriekiko Euskal Elkartasun Taldea) laguntzaz hitzaldi bat antolatu dogu Apirilaren 4ean, Barikuan arratsaldeko 7etan Kultur Etxearen (Josefak) 3. solairuan.

Askapenak bere 20 urteetan munduko herrien arteko elkarlana sustatu eta bultzatu nahi izan dum hori dela, alde batetik, ekimen desberdinak antolatu ohi izan du, eta bestetik leku desberdinetan parte hartu.

brigadak.jpgAskapenak Internazionalismoaren garrantzia azaldu eta munduko beste herrialde batzuekin eukitako elkarlana eta egoerak azaltzea du helburu, bai Euskal Herriaren ikuspegitik eta besteengatik Euskal Herriarekiko,Palestina, EIRE, Uruguay, Argentina, Kuba, Bolivia, Kolonbia, Mexiko, Kurdistan, Wall Mapu, Ekuador, Kuna Yala, Venezuela…

Gure egunerokotasunean, modu desberdinetan bada ere, beste herrialde batzuetako egoera zailen edota gatazken berri izaten ditugu hedabide desberdinen bitartez. Eta urte guztietan den legez, brigadak antolatzen dira udan herrialde hoietara joateko, herrien arteko ezagutza eta lana elkar trukatzeko hilabetez.

Oraingo honetan, herri edo eskualde guztietan hitzaldi bat emateko asmoa dute, guzti honen berri emateko, hori dela, Bermeora hurbilduko dira Askapenako kideak HAIZINBARRUREk gonbidatuta.

Ekimenaren dinamika, Askapenaren 35min-ko DVD bat ikusi eta ondoren Askapenako kide batek azalpen bat ematea izango da, honen ondoren mahai inguru bat sortzeko proposamena dago bertara hurbiltzen garenen artean.

Brigadista joateko asmoa badu norbaitek, izena emateko epea zabalik dago Apirilaren 11 arte, hori dela eta honen berri ere azalduko dute bertan, eta brigadisten garrantzia ere erakutziko dute. Urte ugari igaro dira Euskal Herritik brigadistak bideratzen hasi direla, eta urteak joan ahala, gero eta pertsona gehiagok hartzen dute parte munduko herri desberdinen arteko elkarlanetan.

Besterik barik, animatzea eta etortzea espero dugu, bai zu eta zure ingurukoak ere!

Brigadista egiteko edota informazio gehiago: www.askapena.org

Hamaika herri, borroka bakarra!

Gora Herriak aske!

Anuncios

Acciones

Information

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s




A %d blogueros les gusta esto: