Extebizitza eskubidearen aldeko baterajotzea

10 01 2008

Argi dago urte berrian ere borroka berdinak eraman behar izango ditugula, nahiz eta zenbait urte pasa, berdin jarraituko dugula gure arteko konpromezua sustatzen ez badugu. Horregatik Euskal Herriko Gazte Asanblada eta Gaztetxe guztiek Urtarrilaren 11a eta 12a aukeratu dugu mobilizazioak bultzatzeko.

Prentsa oharra:

Etxebizitzaren aldeko baterajotzean parte hartzeko asmoz Bizkaiko Gaztetxe, Gazte Asanblada eta etxebizitzaren aldeko eragile ezberdinak 3 hilabete inguru daramatzagu biltzen eta egun hoiei begirako prestaketak egiten.

Bilera hauetan parte hartzen dugun eragile ezberdinok denbora asko daramagu gure herri eta auzoetan etxebizitzaren problematika lantzen. Nahiz eta bakoitzak bere errealitatetik abiatuta landu, arazoaren gakoa amankomuna dela ikusita elkarlanean zerbait egiteko beharra ikusi dugu. Aste horretarako dugun helburua denon artean gure auzo eta herrietako borrokei bultzada bat eman eta urtarrilaren 11ean burutuko den manifestazioan errealitate guzti hoiek ikustaraztea.

Astean zehar gure herri eta auzoetan ekimen ezberdinak burutuko ditugu, hoietan leku bakoitzaren egoera salatu ez ezik, herrialdeko manifestaziorako deialdia zabalduko delarik.

Manifestazioa Guggenheim-tik abiatuko da arratsaldeko 19:30tan. Etxebizitzaren arazoa pairatzen dugun gazteok biltzea dugu helburu. Manifestazio koloretsua, masiboa eta partehartzailea izango da, aldi berean, erantzuleen salaketarako tartea izango duena. Gazte espresio ezberdinak lekua izango dute, beraz deialdia egiten diegu gazte asanblada eta talde ezberdinei (batukada taldeak, kaleko joleak, hankapaloak, kale antzerkia, etb?) gurekin bat egitera.

Urtarrilaren 2. astean etxebizitzaren aldeko baterajotzea!!

Urtarrilaren 11ean manifa Bilboko kaleetan zehar, Guggenheim-etik abiatuta!!

kartela

Animatu eta etorri!!! Beharrezkoa dugu eta.

Anuncios

Acciones

Information

One response

15 01 2008
kakazarra

Aupa,

Ez dot pentsetan Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanblada guztixen deialdixe izen zanik. 7 gazte asanbladan arteko deialdi batek ezin deuz danak martxan ipini nahiz eta gaixek benetan burruka bat eskatzen daben. Gazte mugimendue zatittuten dogu holako ekimenakaz; beste ekimen batzuk be egon dire etxebizitzien ganekoa eta bakarrik ez direlako gaztetxien esparruak baztertu eitten dire. Azkenien ez da benetako bateratjotze bat egoten, gazte mugimendua zatittu eitten da eta espekulatzailiek espekuletan jarraittuten dabe. Goittik bheerako geuzatan gabiz jerakixetan jeusten. Zeinek erabaki deu etxebizitzie dala gaztetxie eta gazte asanbladak hartu biherreko apustue…gazte asanbladak izen dire edo beste erakunderen bat izen da? Ez dakit ba…zalantzak dekotez honen ganien.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s




A %d blogueros les gusta esto: