Haizinbarrure gabiltz

2 12 2007

Bermioko gaztiok haizinbarrure gabilz!

Denbora luzea da, jada, bermeoko gazteria antolatuta ez dagoena, horren adierazgarri izanik haizearen kontra ibili behar izana. Haizinbarrure diogu, azken urteotan emandako fenomeno eta zabaldutako ohitura desberdinek zaildu egin dutelako, gazteok, Bermeon gazteontzako alternatiba eraikitzea.

Uda hasieran, gazte batzuk batu eta Bermeon bizi dugun egoera aztertu ondoren, ondorio desberdinak atera genituen; lokalen fenomenoa eta ondorioz kuadrilen arteko isolamendua, zein herriko jaien antolaketan gazteen presentzia eza, adibidez.

Egoera zein den ikusita ez dugu besterik haizinbarrure gogor ekitea baino! horretarako sortu da bermeoko gazteon asanblada, alternatibak eraiki eta beste eredu batzuk bultzatuz herria bera berpizteko.

Gazteok gazteontzako egina, da oinarria. Problematika desberdinen aurrean guk geure eredua eraikitzea da helburua; aisialdia, etxebizitza, lan baldintzak…asko badira ere larritzen gaituzten gaiak, abiapuntua herriko jaiei begira jarri genuen; Andramari jaietan eredu alternatibo eta partehartzaileak egikaritzeko lanean gabiltza, beraz.

Haizinbarrure gazteon asanbladaren asmoa ahalik eta bermeotar gazte gehien biltzea da, bere kezka edo nahiak konpartitu eta lanean hasteko! Okupazioaren bidez, gaztetxe bat eraikitzeko, jaien antolaketan parte hartuz, jai herrikoi eta partehartzaileak bultzatzeko, aisialdia antolatuz, kontsumora bideratuta ez dauden ereduak praktikan jarri eta guztion nahiak aseko dituen giroa sortzeko… azken finean, herria berpiztera goaz, gazteon tokea ematera goaz! haizinbarrure baina gogotsu!

Zapaturo 12etan taraskan biltzeak zer ekarri duen!

Aisialdi alternatiba eraikitzeko lehenengo pausua gazteon txosna da, kuadrila desberdinen bilgune eta etorkizuneko proiektuen diru iturri.

Eta zelan ez! jaietan gazteok gure egun propioa antolatu dugu! Gazte Eguna.

Gazte eguna AndraMari egunean, irailaren 8an, egun osoko egitarauarekin; trikipoteoa, bajada, kuadrila arteko jokoak, kontzertuak…

Espero dugu, jai hauetan gazteok alkarren artean komunikatu eta, bakoitzak gustokoen duen, zein geihen kezkatzen duen alorrean, baina guztiok batera, denon artean haizeari aurre egitea.

haizinbarrure!

Anuncios

Acciones

Information

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s




A %d blogueros les gusta esto: