AHT gelditu!

2 12 2007

Bermioko Gazte Asanbladatik deialdi hau luzatzen diogu Bermioko herritar guztiei eta batez ere Bermioko Gazteei:

Kaixo lagunok!

Izango duzue dagoeneko AHTren eta honek suposatzen duen suntsiketaren berri, baina ziurrenik ez dira hain ezagunak honek ekar ditzakeen eraginak, Euskal Herritar guztiok pairatu beharko ditugunak. Izan ere AHTk herri kaltetuak gehien bat txikituko ditu, baina txikizioa askoz harago doa, Euskal herriko jauntxo eta agintariek sortu nahi duten metropoli kapitalistaren sorrera ekarriko luke. Tren honek hiriburuak lotuko lituzke, inguruko herri txikiak isolatuagoak geldituz, ondorioz herri horietako biztanleak megahirietara joan behar lukete bizitzera, han izango baita zentralizaturik beharrezko diren zerbitzu eta lanpostuak herri txikiak desagertaraziz eta herri nortasuna erabat galduz, gizarteak, inposaturiko eredu kontsumista eta globalizaturiko kultura baten patroiak jarraituz.

Horrela, amalurrari ekar dakiokeen suntsipenetaz harago, Euskal Herria beraien negozio gunea bilakatuko litzateke,izan ere, hasi dira zentral termikoen proiektuak, AHT mugiarazteko beharrezkoa den izugarrizko elektrizitate energia lortzeko; harrobi gehiagoren sorrera, AHTren ibilbidea eraikitzeko beharrezkoa den hormigoia lortzeko; Euskal Herriko kostaldeko eraldaketa, arrantza desagertaraziz eta jauntxoak aberasteko turismo guneak bilakatuz; zerbitzu eta kontsumismoan oinarrituriko enpresa gehiagoren sorkuntza, desindustralizazio bat emanez eta lanpostu prekarioagoak sortuz; etxebizitza pribatu gehiagoren eraikuntza, jendea hiriburuetara bizitzera joan behar izateak eraginda eta etxebizitzarekin negozioa duten enpresa, banketxe eta bestelako espekulatzaileak aberastuz; eta noski hau dena gizartearen ogasun publikotik ordaintzen da, bestelako zerbitzu minimoei aurrekontu murrizketa eraginez, zerbitzu minimo hoiek pribatizaziora eramanez, hots, hezkuntza eta osasun sistema bezalakoak.

Beraz, nork ez du bere herrian edo inguruan horrelako proiektu kapitalista bat? Ziurrenik AHTrekin lotura duena eta AHTren interes ekonomikoei erantzuten diotena. Gainera, hasiera batean Euskal Autonomi Erkidegoan izan behar zen proiektu batetik, Euskal Herri osoa ukituko duen proiektu txikitzailea da, Nafarroako gobernuak AHTrekin lotura bat sortzeko proiektua baitauka esku artean eta Iparraldean, Frantziako tren sarearekin lotzeko asmoa baitu Frantziar estatuak.

Horrela ikusirik esan genezake Euskal Herri osoari egiten zaion eraso bat dela, eta horrela den heinean, herri bezala erantzun behar dugula, inposaturiko proiektu txikitzaile eta ekarrriko duen kapitalismo basatiari ezetz esan behar diogu.

Horregatik, Euskal herriko gaztetxe eta gazte asanbladek dei egiten die euskal gazteriari abenduaren 14an herrietan deituko diren mobilizazioetan parte hartzera. Ezin ahaztu, Arrasaten abenduaren 15ean, arratsaldeko 17:00etan herriko plazatik aterata egingo den manifestaldi nazionala. Egun horretan ere ezinbestekoa izango da gazte parte hartzea, AHT gelditzera goaz !!!

Manifeko busera apuntatzeko etorri gure asanbleatara edota idatzi e-mail honetara;

haizinbarrure@gmail.com

Anuncios

Acciones

Information

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s




A %d blogueros les gusta esto: