Asel Luzarragaren aldeko jaialdia Bermeoko Kafe Antzokian!

17 03 2010

Martxoaren 27 zapatuan, Asel Luzarraga idazle eta musikari Bermeotar ezagunaren aldeko jaialdia ospatuko baita. Bertan Ruper Ordorika, Rafa Rueda, Mikel Urdangarin, Tapia eta Leturia, Gatibu, Ken Zazpi, Joseba Irazoki, Kerobia, Petti, Txuma Murugarren, OST, The Uski´s, Asier Serrano eta Leire Saitua eszenatoki berean elkartuko dituen kontzertuak egongo dira, hauek modu akustikoan izanik, hori dela eta  talde bakoitzak abesti bana emango du.

Azpimarratu beharra dago jaialdia “elkartasun kontzertua”  esateaz gain “salaketa” egiteko ere badela, izan ere gobernu Txiletarraren azpi joko zikinaren biktima izan da Asel Luzarraga bertako Maputxe herriari laguntzearren.

Jialdirako sarrerek hamar euro balio dituzte eta hurrengo puntuetan erosi daiteke aurretiz:

Bermeon; Txalaparta taberna

Gernika-Lumon; Gaztetxea

Bilbon; Gatazka Gunea (Likiniano)

Errugabea delako… ASEL ASKATU!

Maputxe herria ere bai!

info +:

www.aselaskatu.org





Atxiloturiko 34 gazteei elkartasuna adierazteko manifestazioa deitu dute datorren larunbaterako Bilbon!

26 11 2009

Atxilotuen senide eta lagunek ahal duten guztiak gerturatzeko deia egin dute eta gazte guztiak inkomunikatuta dituztela salatu dute.

Hego Euskal Herrian atxilotu zituzten 34 gazteei elkartasuna eta babesa azaltze aldera manifestazioa egingo dute larunbatean, Bilbon (17:00etan Aita Donostia plazatik irtengo da). Hala jakinarazi dute gaur haien senide eta lagunek Usurbilen (Gipuzkoa) egin dute agerraldian. Segi gazte erakundearekin lotura dutelakoan atzeman zituzten 34 gazteak, Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak aginduta, eta beste zazpi ere atxilotzen saiatu ziren, baina ez zituzten etxean aurkitu. 92 miaketa egin zituzten poliziek.

Atxilotuen senide eta lagunek “Euskal Herriko eragile eta pertsona guztiei, proiektu guztiak defendatzeko aukeraren alde eta eskubide guztien alde adierazteko deia” egiten diete. Behin eta berriz berretsi dute 34 gazteak “independentistak direlako” atxilotu dituztela. “Gure senide eta gazteak independentistak dira. Independentziaren aldeko pentsamendua gazteen artean zabaltzea, independentziaren aldeko proiektuak sortzea eta etorkizun aske batekin amesteaz gain, horren alde lan sozial eta politikoa egitea da Espainiako Polizia eta Guardia Zibilak atxiki eta inkomunikaturik edukitzeko arrazoi bakarra”.

Espainiako Gobernuko Barne Sailak dio “ETAren harrobiaren buruzagitza desegin” dutela, “Segiren egitura klandestinoa ia osorik” ere bai -haien arabera, herrialde eta eskualde arduradunak atzeman dituzte-, eta “kolpe gogorra” eman dutela operazioarekin. Haren arabera, bi talde zituzten osatuta: Gazte Independentistak eta Segi klandestinoa.

Inkomunikatuta dauzkate

Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak, ohi bezala, inkomunikatuta dauzkate atzo Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan atxilotutako 34 gazteak. Espainiako Estatuak, beraz, ez dio jaramonik egin Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Torturaren Aurkako Komiteak lehengo astean esandakoari. Hots, NBEk eskatu zion atxilotuei ezartzen dieten inkomunikazioa bertan behera uzteko. “Estatuak inkomunikazio erregimena berrikusi behar du, hori kentzeko helburuarekin, eta askatasuna kendu zaion pertsona orok atxilotuei dagozkien oinarrizko eskubideak edukiko dituela bermatu behar du”, zioen ostiralean NBEko Torturaren Aurkako Komiteak txostenean.

Senideek gaurko agerraldian atxilotuak jasaten ari diren inkomunikazio egoera salatu eta bertan behera uzteko galdegin dute. “Ez dakigu non eta nola aurkitzen diren. Badakigu, ordea, inkomunikazioa eta tortura sinonimoak izan ohi direla.

Atxilotuek konfidantzazko medikuekin egoteko aukera izatea, uneoro kamaraz grabatuak izatea eta atxiloaldian zehar haien senideei non dauden eta nola dauden jakinarazteko eskatu diote Fernando Grande Marlasca Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileari atxilotuen abokatuek, baina horrek eskaera guztiei ezezkoa esan die.

ATXILOTUEN ZERRENDA:

NAFARROA

1. Itsaso Torregrosa (Burlatan).
2. Garbiñe Urra (Barañainen).
3. Jon Ziriza (Barañainen).
4. Raul Iriarte (Barañainen).
5. Amaia Elkano (Iruñean).
6. Mikel Ezkiroz (Iruñean; donostiarra da).
7. Oihana Fernandez (Iruñean).

Beste hiru pertsona atxilotzen saiatu ziren Iruñerrian: Ainara Bakedano, Mikel Fernandez, Iker Martinez.

ARABA

8. Aitor Liguerzana (Gasteizen, Zaramagan).
9. Jon Liguerzana (Gasteizen, Zaramagan).
10. Ion Anda (Gasteizen, Alde Zaharrean).
11. Bittor Gonzalez (Gasteizen, Zaramagan).
12. Goizane Pinedo (Gasteizen, Errotan).
13. Unai Ruiz (Gasteizen, Errotan).
14. Jagoba Apaolaza (Gasteizen, Judimendin).
15. Zumai Olalde (Gasteizen, Txagorritxun).
16. Nestor Silva (Gasteizen, Errotan).

GIPUZKOA

17. Mikel Aiestaran (Villabonan).
18. Euken Villasante (Andoainen).
19. Garazi Rodriguez (Legorretan; Donostiako Gros auzokoa da).
20. Oier Ibarguren (Donostian, Amara auzoan).
21. Ihar Egaña (Donostian, Amara auzoan).
22. Maialen Eldua (Donostian, Egia auzoan).
23. Aitziber Arrieta (Donostian).
24. Irati Mujika (Amezketan).
25. Xumai Matxain (Zaldibian).
26. Haritz Lopez (Tolosan).
27. Ibai Esteibarlanda (Hondarribian).

Azpeitian Olatz Izagirre urnietarra atzematen saiatu ziren.

BIZKAIA

28. Oier Zuñiga (Bilbon; iruñearra da, eta Iruñera eraman dute bertako etxea miatzera).
29. Eñaut Aiartzaguena (Iurretan).
30. Haritz Petralanda (Zamudion).
31. Idoia Iragorri (Sestaon).
32. Mikel Totorika (Sestaon).
33. Naia Aguado (Sestaon).
34. Joseba Dalmau (Galdakaon).

Hauek atxilotzen saiatu ziren: Zuriñe Gojenola (Lekeitio), Gaizka Likona (Lekeitio) eta Carlos Renedo (Bilbo, Otxarkoaga auzoa).

Horretaz gain, Lekeition Haritz Olabarriaga eta Amagoia Olabarriagaren gurasoen etxera joan ziren poliziak, miaketa egin zuten baina ez zuten atxilotze agindurik erakutsi.

info+:

www.berria.info

www.gara.net

www.gaztesarea.info





Gure arrantzaleak askatu!

13 11 2009

Azaroaren 8tik ALAKRANAri buruzko web gunea sortu dute HACK.IN#BADAKIGU elkartekoek, helbidea

Gurearrantzaleakaskatu.org da. Plataforma hau iniziatiba irekia da eta edonork parte har dezake.

Batez ere kazetarien, komunikarien eta komunikazio alorrean lanean ari diren pertsonen laguntza behar dugu blogean albiste berriak idazteko.

m-p-alakrana1

Parte har ezazu modu askean ALAKRANAri buruzko web gune berri honetan egoerari buruz eguneraturik egon zaitezen edota zure iritziak eta bestelakoak partekatzeko!!!





Elkartasun zozketa…

3 11 2009

Urtero lege z Amnistiaren aldeko mugimenduak Elkartasun Zozketa burutu du. Zozketako txartelak udaberritik egon dira salgai Euskal Herri osotik eta Gernikako Urriko azken asteleheneko azokan zozketatu zen eguerdiko ordu bietan. Zozketako sariak Voskwagen California, asteburu bat nekazal turismo batean eta ordenagailu portatil bat dira.

ZENBAKI SARITUAK eta ORDEZKOAK:

Zozketa

 

info +:

www.askatu.org





AZAROAK 7!!! Ikasle eta Internazionalista Eguna; Arrasaten eta Altsasun!

1 11 2009

Bai IKASLE ABERTZALEAk (IA) eta ASKAPENAk hurrengo asteburu hau aukeratu dute (Azaroak 7) euren urteroko egun handia ospatzeko. Lehenak Arrasaten  izango du topagune Ikasle Egunarekin, bigarrenak aldiz, Altsasun Internazionalista Egunarekin, hau duela hilabete bat Euskal Herrian zehar Palestinaren alde antolatutako ELKARTASUNEZ TOURen baitan ere bilakaturik egonik.

IKASLE EGUNA ’09 ARRASATE

280.ikasle

IKASLE EGUNEKO EGITARAUA:

* 10:30etan Ikasle Topaketak
* 10:30etatik aurrera Hezkuntza Sistema Nazionalaren gunea Sebero Altube plazan:
o Umeentzako jolasak
o Barra, taloak
o Erakusketak eta Ikasle denda
* 13:30etan kalejira Ikasle topaketetatik bazkarira
* 14:00etan Ikasle Bazkaria Sebero Altube plazan
* 17:00etatik aurrera Kale giroan:
o Antzerkia
o Ikasle Musika maratoia
o Batukada
o Hezkuntza Sistema Nazionalaren gunea
* 19:30etan Manifestazioa eta ekitaldia Sebero Altube plzatik
* Gauean Kontzertuak unibertsitatean: Sarrera aurretiz 15€, eta bertan 18€
o Karpa handian: Des-Kontrol, KOP, Esne Beltza, Zea Mays, Beste Bat erromeria
o Ezker paretan: Radio Afu

Ikasle Egunerako Autobusen irteera Bizkaian:

Goizean                                                                    Arratsaldean

09:00etan Bilbo (Termibus)                        17:00etan Bilbo (Termibus)
09:30etan Zornotza                                               17:30etan Zornotza
09:45etan Durango                                                  17:45etan Durango

INTERNAZIONALISTA EGUNA ’09 ALTSASU

triptikoa2

INTERNAZIONALISTA EGUNEKO EGITARAUA:

GOIZEAN: 11:30tan Baratzeko Bide Plazan:

txistulariak, trikitilariak, albokariak, dantzak, auzatea, haurren txokoa, herri kirolak, Porrotx, olibondo landaketa, poesia irakurtaldia.

EGUERDI/ARRATSALDEAN: 14:30tan Burunda Frontoian:

HERRI BAZKARIA 500 lagunentzat (12€), Iñigo Izagirre, Xabier Silveira, Nabil Monsour (Palestinarra), Fermin Valencia.

ILUNTZEAN: 18:30etan:

PALESTINA ASKATU! ISRAELI BOIKOT!: HERRI MANIFESTAZIOA eta EKITALDI POLITIKOA, eta 20:00etan Iortia aretoan (4€): Joseba Tapia, Basel Zayed, kalejira batukada.

GAUEAN 23:30etan gaztetxean (3€):

Garagardogura, Arrebote, Eñaut Elorrieta, DAM, 3:30etan DJ Ssesion.

Internazionalista egunerako autobusen irteera Bizkaian:

Bi aukera dago bai Bilbotik eta Busturialdetik, lehenengo kasuan Bilboko Errondabide Herriko Tabernan eman behar da izena, eta Busturialdeko busa hartzeko Bermeoko Bolatoki Herriko Tabernan edota Gernikako Gaztetxean.

Info+:

Ikasle Eguna’09 Arrasate: http://ikasleabertzaleak.org/index.php?option=com_content&view=category&layout=blog&id=22&Itemid=17

Internazionalista Eguna’09 Altsasu: http://askapena.org/?q=eu/category/5





URRIAK 31 Palestina Tour GERNIKAKO GAZTETXEAN!

20 10 2009

elkartasunez tourra ate joka daukagu, Euskal Herri osoan hamaika kontzertu, bertso-saio, mahainguru, zine maratoi eta denaren ginda: Azaroaren 7an Altsasun ospatuko dugun Internazionalista Eguna.

Palestinatik DAM (myspace-n) hip-hop taldea, Basel Zayed (myspace-n) folk musikaria, Nabil Monsour bakarlaria eta Ahmad Naamnah eta Muhammad Zoabi bertsolari palestinarrak etorriko dira eta hainbat emanaldi egingo dituzte artista euskaldunekin batera:elkartasunezbannerra

Arrebote, Stockholm, Mikel Urdangarin, Petti, Uxue Alberdi, Jon Maia, Txuma Murugarren, Fredy Paia, Anje Duhalde, Miren Artetxe, Amets Arzallus, BAD Sound System, Indarrap, Eñaut Elorrieta, Joseba Tapia, Sustrai Kolina, Jexux Mari Irazu, Igor Elortza, Iñigo Izagirre, Gargardogura, Fermin Muguruza checkpoint-rock, Porrotx, Fermin Valencia…

Artista guzti hauei bai eta gaztetxe, musika areto eta lagundu gaituzten udalerriei eta gure esker ona eta besarkadarik beroena bidaltzen diegu, izan ere, elkartasunez tour auzolanean oinarritzen den ekimena da. Aupa zuek!!!

Orain euskal herritarroi dagokigu lekukoa hartzea: elkartasunez manifestuari atxikitu eta arloz arlo Israeli Boikot mugimendua indartu beharrean gaude aurkezpenean diogun bezala, munduko beste herri askotan gisara Euskal Herrian sionismoaren ordezkaririk ez dugula onartzen aldarrikatzen, borrokatzen, kantatzen, dantzatzen, margotzen…

Honezkero 200 baino gehiago musika talde, irakasle, kirolari, dantzari, artista, idazle, bertsolari eta elkarte gara, Palestinatik datorren deiari erantzun diogunak. Izan ere, elkartasunez manifestua Palestinan idatzia da (www.pacbi.org).
Bertan 3 aldarrikapen egiten dira:

  • Israelen bizi diren palestinarrak eskubide zibil eta politiko guztien jabe izatea eta baztertuak ez izatea.
  • Zisjordaniaren okupazioa bertan behera lagatzea (Jerusalem barne).
  • Errefuxiatu palestinar guztien itzultzeko eskubidea.

Sudafrikan beltzen aurkako apartheid-a indarrean zegoenean, izugarrizko boikot eta desinbertsio mugimendua sortu zen herri askotan. Eta beltzen borrokarekin batera, nazioarteko presio hori jasanezina bihurtu zen boterean zeuden arrazistentzat.

Gaur munduko herri askotan Palestinarekin elkartasunez, “Israeli boikot” mugimendua indartzen ari da. Veolia garraio konpainiak bertan behera utzi du Jerusalemgo “apartheid tranbiaren” eraikuntza boikotaren aldeko mugimenduaren presioagatik, Suedia eta Israel-en arteko Davis Copako tenis partida ikuslerik gabe jokatu behar izan zen manifestarien presiogatik, Turkian bertan behera geratu behar izan zen saskibaloi partida bat, Israelgo ontziak Grezian eta Sudafrikan porturatu gabe gelditu dira portuetako langileen boikotagatik, sionismoa, sarraskiak,
apartheid harresia… defendatzen duten artistak, kirolariak, etab. gero eta boikotatuagoak dira.
Euskal Herrian ere boikot mugimendu hau indartzen doa, pausuz pausu esparru berriak irabazi eta gure herrian sionismoari ateak ixten ari gatzaizkio. Denok gara beharrezkoak gure unibertsitatean, gure kirol edo kultur taldean, gure lantegian, gure herrian sionismoaren presentzia itogarria egiteko.
Mugimendu honen parte izan nahi baduzu, sinatu manifestua (israeliboikot@gmail.com helbidera atxikimendua bidali) eta ekin lana eta borrokari!

BUSTURIALDEKO ESKUALDEAN Gernikako gaztetxean burutuko da elkartasun ekimen hauek, egitaraua:

URRIAK 31 ZAPATUA:
19:00etan FILME EMANALDIA:
“Domicilio privado” (90min)
21:00etan KONTZERTUAK: sarrera doain
ARREBOTE (Sakana)
STHOCKLOM (Zarautz)
NABIL MANSOUR (Palestina)

AZAROAK 1 DOMEKA:
18:00etan ERREPORTAI EMANALDIA:
“Children of fire” (50min)
“Jenin Jenin” (50min)

Horretaz gain, eskualdeko autobusa antolatuko da Azaroak 7an Altsasura joateko, izena emateko:

BERMEOn: Bolatoki Herriko taberna.

GERNIKA-LUMOn: Arrano Herriko Taberna eta Gaztetxea.

URRIAK 24 ZAPATUA: Prentsaurrekoa burutuko da Gernikako Gaztetxearen aurrean arratsaldeko 6retan
ANIME TA ERDU!!!

EUSKAL   HERRIA   PALESTINAREKIN   ELKARTASUNEZ!!!
HAMAIKA   HERRI   BORROKA   BAKARRA!!!

info+:

www.askapena.org –> Herriekiko euskal elkartasuna lantzen duen talde internazionalistaren web gune ofiziala.

www.pacbi.org –> Palestinian Campaing for the Academic & Cultural Boicott of Israel.

www.israeliboikot.org –> Israeli boikota euskal ekimena.





30 urte Antolatzen Borrokatzen!

16 10 2009

Jarrai jaio zenetik 30 urte betetzen diren honetan, Gazte Mugimenduaren sorrera ekarri zuen jaiotzatik 30 urte betetzen diren honetan, Gazte Independentistek atzera begiratuz aurrera jarraitzeko ordua dela argi ikusten dute, euren aurretik egon zirenak egin zuten lanaz ikasi eta aurrera egiteko unea dela argi ikusten baitute. Horren arira ostiral honetan Gasteizen egitarau sinple bezain polit bat prestatu dute. Azken 30 urteetan Gazte Mugimenduan militatu duen jendea elkartzeko une egokia da hau.

30urte_ona1

URRIAK 17 LARUNBATA

  • 12:00tan harrera eta zintzur bustitzea, animaturik
  • 14:00tan bazkaria
  • Arratsaldean karaokea: kantatzen duen herri bat ez da inoiz hilko
  • 20:00etatik aurrera kontzertuak: Egurra ta kitto, Skatu eta Itziarren Semeak
  • Eguerditik iluntzera haurrentzako txokoa ere izanen da.

Eskualdeko autobusak antolatu dira, Busturialdeko kasuan igaro Herriko tabernatik.

Gora Gazte Mugimendua! 30 urte ANTOLATZEN BORROKATZEN!