Astrako webgunean irakurrita:
Zazpi Katu gaztetxea ixteko saioa gaitzetsi zuen atzo izen bereko asanbladak, gaztetxean bertan egindako agerraldian. Astelehen goizean ekin zion Ertzaintzak gaztetxea jendez husteari eta, asanbladako kideek azaldu zutenez, bertan zeudenei «neurririk gabe» oldartu zitzaien. Astelehen arratsaldean bertan manifestazioa egin eta gaztetxea berriz okupatu zuten gazteek: «Bilboko Udalak gaztetxeen aurka daraman estrategiaren barruan ikusten dugu hau. Guk bizitasuna eta alaitasuna eman nahi diogu auzoari».
Gertatutakoa salatzeko eta Zazpi Katuri babesa emateko, manifestazioa abiatuko dute Plaza Biribiletik larunbatean, 20:00etan.










