Martxoaren 27 zapatuan, Asel Luzarraga idazle eta musikari Bermeotar ezagunaren aldeko jaialdia ospatuko baita. Bertan Ruper Ordorika, Rafa Rueda, Mikel Urdangarin, Tapia eta Leturia, Gatibu, Ken Zazpi, Joseba Irazoki, Kerobia, Petti, Txuma Murugarren, OST, The Uski´s, Asier Serrano eta Leire Saitua eszenatoki berean elkartuko dituen kontzertuak egongo dira, hauek modu akustikoan izanik, hori dela eta talde bakoitzak abesti bana emango du.
Azpimarratu beharra dago jaialdia “elkartasun kontzertua” esateaz gain “salaketa” egiteko ere badela, izan ere gobernu Txiletarraren azpi joko zikinaren biktima izan da Asel Luzarraga bertako Maputxe herriari laguntzearren.
Jialdirako sarrerek hamar euro balio dituzte eta hurrengo puntuetan erosi daiteke aurretiz:
Bermeon; Txalaparta taberna
Gernika-Lumon; Gaztetxea
Bilbon; Gatazka Gunea (Likiniano)
Errugabea delako… ASEL ASKATU!
Maputxe herria ere bai!
info +:





