Jarrai jaio zenetik 30 urte betetzen diren honetan, Gazte Mugimenduaren sorrera ekarri zuen jaiotzatik 30 urte betetzen diren honetan, Gazte Independentistek atzera begiratuz aurrera jarraitzeko ordua dela argi ikusten dute, euren aurretik egon zirenak egin zuten lanaz ikasi eta aurrera egiteko unea dela argi ikusten baitute. Horren arira ostiral honetan Gasteizen egitarau sinple bezain polit bat prestatu dute. Azken 30 urteetan Gazte Mugimenduan militatu duen jendea elkartzeko une egokia da hau.

URRIAK 17 LARUNBATA
- 12:00tan harrera eta zintzur bustitzea, animaturik
- 14:00tan bazkaria
- Arratsaldean karaokea: kantatzen duen herri bat ez da inoiz hilko
- 20:00etatik aurrera kontzertuak: Egurra ta kitto, Skatu eta Itziarren Semeak
- Eguerditik iluntzera haurrentzako txokoa ere izanen da.
Eskualdeko autobusak antolatu dira, Busturialdeko kasuan igaro Herriko tabernatik.
Gora Gazte Mugimendua! 30 urte ANTOLATZEN BORROKATZEN!




