
Hatortxurock / Hator, hator neska mutil etxera, errepresaliatu politiko eta euren senitartekoen aldeko kontzertua, 1999. urtean egin zen lehen aldiz, eta bere 6. ediziora arte beti abenduan egiten bazen ere, 7.enetik aurrera urtarrilean egin izan da. 9,5 edizioa berriro ere hilabete horretan izango da, bosgarren urtez BERRIOBEITIn.
Oraingoan, ordea, hainbat aldaketa dakarzkigu iazko edizioarekin alderatuta: alde batetik, iazko esperientziaren ondoren, aurten egun bakar batean egingo da, URTARRILAREN 10ean, LARUNBATEAN. Beste aldetik KONTZERTUETARAKO BI KARPA ERRALDOI egongo dira. Kontzertuak 19,00etan hasiko dira,garrantzitsua da hau azpimarratzea. Sarrerek 18 euro balio dute aldez aurretik erosita eta 21 bertan erosten badira.
9,5. edizioa? 10.a berehala ospatuko da, eta berezia eta desberdina izatea nahi dugu, horregatik deitu diogu honi Hatortxurock 9.5. HAMARGARRENA URTE HASIERAN AURKEZTUKO DA.
Hatortxurocken baliorik handiena kontzertuak dira eta aurten, lehen esan bezala, BI KARPA ERRALDOIETAN egingo dira, bost taldek joko dute hauetako bakoitzean, modu intermitentean; eta, jakina, festa erabatekoa izan dadin, hainbat DJ izango ditugu gure artean. Karpa bakoitzean kontzerturik ez dagoen bitartean arituko dira DJ hauek.
KONTZERTUA (bi ezenatokitan):
Deskontrol, Txarrena, Kop, Anestesia, EH Sukarra, Zea Mays, Hesian, Su Ta Gar, Kauta eta Tximeleta. + DJak!
SARRERAK SALGAI:
Nafarroa:
- Iruñea:
- Karmengo Herriko (Alde Zaharra)
- El Infiernito (Alde Zaharra)
- Ipar Gorri (Errotxapea)
- Alboka (Iturrama)
- Toki Eder (Donibane)
- Zurgai (Txantrea)
- Berriozar: Herria
- Atarrabia: Basajaun )
- Elizondo: Intza
- Leitza: Torrea
- Irurtzun: Pikuxar
- Etxarri: Leku Ona
- Altsasu: Biltoki
- Tafalla: Azoka
- Lizarra: Katxetas
- Tutera: Abardena
Araba
- Gasteiz: HalaBedi
- Agurain: Herriko taberna
- Laudio: Herriko taberna
Gipuzkoa
- Donostia: Donosti Rock
- Beasain: Arrano
- Arrasate: Ekaitz
- Eibar: ILbehera
- Irun: Blodi Meri
- Urretxu: Intrepid Fox
- Bergara: Popis
Bizkaia
- Biilbo: Errondabide
- Portugalete: Euskal Etxea
- Lekeitio: Zulua
- Durango: Ttipi ttapa
- Leioa: Kurkudi
Informazio gehiago nahi izan eskero: http://www.hatortxurock.org
HATOR, HATOR NESKA-MUTIL ETXERA ORAIN!
EUSKAL PRESO ETA IHESLARI GUZTIAK ETXERA ORAIN!



