Literatura talan

23 04 2008

Mail bidez, hurrengoaz ohartarazi gaituzte:

Kaixo guztiok, albiste beroak dakarzkizuet. Bermeon kontu literarioetan ez da mugimendu handirik egoten, baina badirudi zerbait interesgarria prestatzen ari dela. Maiatzaren 31an jardunaldi literotikoa edo erotiko-literarioa prestatzen ari da.

Ez dakit egitaraua zehazki zein izango den, baina ideia nagusia Bermeoko talan modu informalean testu erotikoak irakurtzea eta jan-edanean (besteak beste…) aritzea da, literatura kalera ateratzea eta beste dibertsio motei ere lotzea. Hemengo Hizkuntza Eskolatik atera da ideia, oker ez banago, eta beraz, posible izango da Eskolan irakasten diren hizkuntza guztietan irakurtzea, baina nagusia, jakina, euskara izango da.

Dirudienez, Ostalaritza eskolakoek pintxoak egingo dituzte, txakolina eta bestelakoak ere egongo dira, eta musika ere egongo da, jazz akustikoa, ez baita sonorizatuko (Robbie, zuk bereziki idatzidazu, lekua baitago zuk ere jotzeko eta seguru nago ondo pasako duzula, zehaztuko dizut erantzuten didazunean ;-) ).

Hobe, kontua hitzak entzun ahal izatea baita eta ez zerbait zaratatsua egitea. Zehaztasun gehiago nahi izanez gero informatzen joango naiz. Irakurtzen parte hartuko duten/dugun idazleok talako mahaietan banatuko gara nahi dutenak nahi dutenagana hurbildu eta testu erotikoak entzuteko jan eta edan bitartean. Liburutegiak ere parte hartuko du, agian liburudendek ere bai… Bueno, ikusiko dugu ea eguraldiak laguntzen duen, baina egun ederra izan daiteke.

Arrakasta izanez gero seguru holako eguna finkatuko dela Bermeon urtero edo errepikatzeko. Orain Kafe Antzokia ere inauguratuko denez, apirilaren 18an hain zuzen ere, ea Bermeon giro kulturala berpizten den! Zuen esku nahi duzuenari informazioa pasatzea.

Musu eta besarkada bana.


Actions

Information

Utzi zure iruzkina