Euskal Herria Palestinarekin elkartasunez!

7 05 2009

logo 

ekartasunez Palestinar herritarrek: musikariek, idazleek, abokatuek, kirol taldeek, auzo elkarteek, irakasleek, emakumeek… egindako elkartasun deia da, jatorriz pacbi  izenarekin ezaguna.

Euskal Herrian gero eta gehiago dira ekimen honi atxikitzen ari zaizkion herritar zein elkarte eta herri mugimenduak. Hori dela eta, eta Nakba (palestinar herriaren hondamendi nazionala=Israelgo estatuaren sorreraren urtemuga).

Maiatzaren 15ean tokian tokian elkartaratzeak izango dira, Busturialdearen kasuan, eskualdeko ekimena arratsaldeko 8etan Gernika-Lumoko udaletxean egingo da kontzentrazioa.

Maiatzaren 16an manifestazio nazionala Gasteizen, 17:30etan abiatuko dena Bilbo plazatik.

Etorri; Euskal Herria Palestinarekin elkartasunez





M-21; GAZTEOK GREBA OROKORRA!

6 05 2009

   
Krisia? Gu ez gaude krisian, guk itzelezko urte pila daramatzagu sistema kapitalista eta patriarkarraren ondorioak pairatzen. Urte ikaragarri daramatzagu kakaren pareko lanpostuak izaten, etxebizitzarik gabe, muturreko prekarietatean bizitzen… gutxi batzuk gure kontura aberasten ari diren bitartean. Eta orain, enpresariek nahi adina irabazten ez dutenean, orain gaude krisian?

Sistema kapitalista patriarkarra da enegarren aldiz krisian dagoena. Egiturazkoa da arazoa eta partxeek ez dute konponduko. Kapitalismoaren joko arauen baitan gazteok beti gara galtzaile.

Gazteok goitik beherako aldaketa soziala behar dugu. Sistema sustraitik itzuli behar dugu. Baina beti doaz eskutik botere politikoa eta ekonomikoa. Aldaketak goitik beherakoa izan behar du. Gure eredu ekonomiko propioa erabakitzeko eskubidea dugu. Gure beharren zerbitzura egongo den sistema ekonomikoa aukeratzeko erabaki askea. Independentziak soilik irekiko dizkigu behar dugun aldaketa politiko eta sozialerako ateak.

Gazteok eta migratzaileak gara krisi hau modurik latzenean bizitzen ari garenak. Gu gara denen aurretik kanporatzen dituztenak. Lehen lanpostu duin bat lortzea zaila bazen, orain ezinezkoa da.

Emakumeok krisia are modu larriagoan pairatuko dugu. Sistemak ikusezin bilakatu nahi gaitu. Ez datuetan, ez hedabideetan… inon ez gara agertzen. Lehendik ere kakaztuta baginen, orain are gehiago. Eta ez dezagun emakume gazte batez hitz egin, edo emakume migratzaile batez, edo are okerragoa, emakume gazte eta migratzaile batez.

Baina ZEREN ZAIN GAUDE? Soluzioa ez dute telebistan agertzen diren gorbatadun horiek ekarriko. Sistema ez da berez eroriko, botatzen ez badugu. Gure eskutan dago; edo aurrez aurre kolpatu edo begira geratu, betikoek, betiko sistema jasanezin eta kadukatua berriz saltzeko zain. Antolakuntza eta borroka dira gure armarik onenak. M21ean sistemari kolpe indartsu bat emateko aukera dugu. Erakutsiko dugu Euskal Herritik egoera aldatu ahal dugula. Aldaketa behar dugulako, eta orain behar dugulako. M21 gazteok ere grebara! Borrokara!

MAIATZAREN 21EAN GAZTEOK KALERA!!!





Badator “GAZTEhiRI GORRIA”

4 05 2009

Aurten 20 urte betetzen dira gure konpartsa sortu zenetik. 1989.urtean, konpartsak han eta hemen sortzen ari zirelarik Bilbon, jaio zen Kaskagorri, izaera gaztea, gorria eta herrikoiarekin.

Ordutik gaurarte, filosofia berdinarekin aritu gara lanean, inposatutako kultur ereduari aurre eginez, eta guk geuk sorturiko alternatibak eskainiz. Urte guztian zehar, inauterietan, santo tomas egunean edota jaietan eredu herrikoi eta partehartzaile batetan oinarrituriko ekimenak antolatuz; Bilboko gainontzeko konpartsekin batera, eskaintza herritar eta anitzak sortuz, urtez urte bilbotar gehiago biltzen dituzten eskaintzak.

20 urte hauetan, gazte belaunaldi ezberdinek eredu honen alde lanean aritu dira, eta egun, gazteok, zeregin berberarekin jarraitzen dugu. Nahiz eta hainbat eremutatik lan hau zapuzteko saiakerak jaso ditugun, errealitatea argia da: bilboko kultur mugimenduan erreferentzia bilakatzea lortu dugu, gazteon topaleku bihurtuz eta bilboko gazte mugimenduaren indarra erakutsiz. Hori da hain zuzen ere 20 urtez aurrera egiteko erabilitako formula, gazteon lan egiteko grina: emakumeak, ikasleak, ekologistak, okupak, euskaldunak… guk guztiok sortzen dugu kaskagorri, eta hortan datza gure indarra.

Urtez urte hobetzen joan da konpartsa, gero eta gazte gehiago batzen dira kaskagorrira, eta gero eta eskaintza hobeak sortzen ditugu. 300 konpartsero dauzkan konpartsa gara, 300 gazte dauzkan konpartsa, herritik eta herriarentzako sorturiko kultur eredu baten alde lanean jarraitzen dugunok.

Horregatik, 20.urteurren honetan, maiatzaren 9rako antolatu dugun eguna ez da soilik ospakizun bat izango, gazteok sortzen ditugun kultur espresio ezberdinen isla baizik. Egun bat, non gazteon sorkuntza guzti hori kaleratua izango den, partehartzea sustatuz, eta kultur aniztasuna aintzat hartuz. Bilboko gazte mugimenduaren espresioek kalea eskuratuko duten eguna, gaztez jositako gazte hiri gorri bat irudikatzeko eguna. Gazteok sortua gazteontzako.

info+: http://kskgorri.wordpress.com





Busturialdean LAN ETA BIZI; Biziberritzearen aldeko aldarrikapena!

21 01 2009

Pasa den urteko ekainean Bizkaiko Ahaldun Nagusiak zalaparta handiz iragarri zuen Urdaibaiko Biosfera Erreserban Guggenheim merkataritza frankizia BBK-k Sukarrietan duen “Haur Egoitzan” ezartzeko 100 milloi eruoko erreserba egin duela. Helburua: turismoa erakartzea, eskualdeko ustezko biziberritze ekonomikorako.

Horren ideia bat egiteko: gaur egungo datuak estrapolatuta, 100 milioi euro, Bizkaiko Foru Aldundiak eskualdeko 20 udalerriei datozen 3 urte luzeetan emango dien kopurua da, udalerrion biziraupenerako. Konparazioarko beste datu bat: famili bakoitzak Guggenheimerako 6.700€ jarriko bagenitu bezala da.

Hiru datu eztabaida ezin:

Azkeneko 30 urteotan, Ahaldun Nagusiaren alderdiak (EAJ), beste alderdi batzuen laguntzarekin, bere esku izan ditu maila instituzional publiko guztiak, eta denbora tarte horretan Busturialdea gainbehera joan da, eta lanpostuak suntsitu dira.

Kudeatzaile politiko hoiek beren lana egin izan balute eta, gutxienez, Legea eta Urdaibaiko “jarduera sozioekonomikoetarako programa” (beraiek onartutakoa) bete izan balituzte, ez ginateke gaur egungo prekarietatean egongo. Beraien eraginkortasun ezak eta kudeaketa politiko txarrak are gehiago fogratu dute eskualdea.

Lurzoruaren espekulazioa baino ez dute bultzatu (”txaletgintza”), eta nekazaritza sektorea galtzen utzi dute, beraien eta lagunen onurarako. Eta, jakina, pertsonak “bizi garen arte zorpetzean” bidez.

Ahaldun Nagusiak eta kideek,  biziberritzeari “EZ” eta espekulazioari “BAI” esaten dioten horiek, jendarteko kritikaren eraginez, erreakzionatu egin behar izan dute nola edo hala. Eta beraiek soilik dakiten moduan erreakzionatu dute: proiektu ziraragarri bat inposatuta, fondo publikoak desbideratuta eta hirigintzako balizko “pelotazo” baten sartuta. Beraien ezintasuna zuritu nahi dute gure kontura. Ez dute gure egoera prekarioa konpondu nahi.

Zentzugabekeria are handiagoa da: frankizia horrek Bizkaian hain errotuta dagoen  “Sukarrietako Haur Egoitza” desagerraraziko du, baita “Ingurumen Hezkuntzarako Eskola Esperimentazioko Zentroa” ere, nahiz eta azken hori Biosfera Erreserbaren berezko betekizunetako bat den. Eta, bestalde, R. Bastidaren eraikin bikainak, neurri handi batean, galdu egingo du balio artistikoa, sortzeko arrazoitzat izan zuen funtzioak kendu egingo zaiolako. Zergatik galdu behar ditugu zerbitzu eta balio horiek?

Hau guztia dela eta BUSTURIALDEAN LAN ETA BIZI eskualdeko ekimenan parte hartzen duten hainbat erakundek (EHNE, ELA, LAB, STEE-EILAS, Ezker Abertzalea, Ekologi Tailerra, erle zainak, zain dezagun Urdaibai…): Urdaibaiko Jarduera Sozioekonomikoaren Egokitzapen eta Garapenerako Egitaraua (JASEGE) aplikatzen hasi daitezela proposatzen dute.

Urtarrila honetako 28 arte  inkesta kanpaina bat hasi dute eskualdean 9 galderaz osaturik. Inkesta oso erraza da, herritarren iritzia jakinarazi nahi da eskualdeari begira galdera erraz batekin: Zertan inbertituko zenuke BFAk inbertu nahi duen 100 miloi euro horiek?

Bermeoko kasuan hainbat lekutan aurki ditzakegu inkesta sartzeko ontziak:

- ELA sindikatuan

- LAB sindikatuan

- Gizarte eta kultur etxean (Josefak) PNVek DEBEKATUTA*

- Udal liburutegian PNVek DEBEKATUTA*

- Txalaparta tabernan

- Bolatoki Herriko tabernan

- Idoia tabernan (udal azokan)

- Lorak loradendan

Info + nahi izan eskero:

http://www.blogari.net/lanetabizi 

*: PNVen esanetan plataforma honen helburua alderdi politiko honen aurkako aurre kanpaina elektorala argudiatuz debekatu du eraikin publikoetan herri galdeketa egitea.





Euskal Herriak behar duen aldaketa: D3M, demokrazia 3.000.000

15 01 2009

Martxoaren 1ean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarrok Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak ditugu, dudarik gabe, hauteskunde garrantzitsuak izango dira. Zentzu horretan, gaur hemen bildu garenok, abertzaleak eta ezkertiarrak, ekarpen bat egin nahi dugu aldaketaren norabidean eta haize berria eskaintzeko helburuarekin.Euskal Herriak urte ugari daramatza, gehiegi aukeran, herri bezala ukatua, eskubidedun nazio gisa ukatua; urte askotxo gure errealitate nazionala asimilatzeko helburuz diseinatutako marko konstituzionalen inposizioa jasaten; urte dezente ukazio eta inposaketa politiko horrek eragiten duen gatazkaren ondorioak pairatzen; eta urte andana milaka euskal herritarrek modu askotako sufrimendua pairatzen. Sufrimendu horrek koste humano handiak sorrarazi ditu dagoeneko, eta krispazio eta tentsio politiko ugari. Orain dela hilabete, 30 urte bete ziren Espainiako Konstituzioa inposatu zigutenetik, eta oraindik ere herri honek politikoki agortu duen trantsizio baten sinbolo eta euskarri juridiko izaten jarraitzen du. Baina, orain 30 urte gertatu bezala, eragile politiko eta sozial guztiak kontziente dira, baita Estatu espainiarra bera ere, herri honek aldaketa politikoa behar duela. Gakoa hain beharrezko eta ezinbesteko den aldaketa politiko horren edukietan eta oinarrietan dago, ordea. Hauteskunde hauen karietara baina, batzuk ‘aldaketa’ egungo instituzioen kudeatzaileak aldatuz edota gobernu formula aldatuz emango dela sinestarazi nahi digute, edota aldaketa horretara mugatu nahi dute. Hau da, aldaketa irudikatu nahi dute, baina funtsean ezer ez aldatzeko, izan ere, egungo oinarri politikoak bere horretan mantenduko lirateke, baita gatazka politikoa ere, salbuespeneko legeak, indarkeria, eskubide urraketa… Aldaketa estetikoa baino ez litzateke izango, euskal gizarteak duen aldaketa nahia nolabait asetzeko.

BERMEON SINATZEKO LEKUAK ETA ORDUTEGIAK:

UDALETXEAN:

Astelehenetik barikura (goizez):

8:00 – 9:00 bitartean eta 14:00 – 15:00 bitartean

Eguaztena eta eguena (arratsaldez):

17:00 – 20:00 bitartean

NOTARITZAN, Gonzalo Nardiz enparantza 1:

Astelehenetik barikura (goizez):

9:30 – 13:30 bitartean

Astelehenetik eguenera (arratsaldez):

16:30 – 19:00 bitartean

AZKEN EGUNA URTARRILAK 24 ZAPATUA





Palestinarekin elkartasunez Busturialdean mobilizazioa

3 01 2009

Busturialdeko arabiar-palestinar kolektiboak eta Askapenak deituta, atzo palestinar herriarekin elkartasunez hainbat ekimen izan ziren eskualdean.

18:00etan Gernikatik kotxe karabana handia abiatu zen. Kotxeek palestinar ikurrak eta ikurrinak, eta Israeli boikota egitearen aldeko kartelak zeramatzaten, eta klaxonak jotzen kalez kale eta herriz herri ibili ziren Gernika, Foru, Busturia, Mundaka eta Bermioraino. Ibilaldiak ia bi ordu iraun zuen.

Bermion manifestaldia eta ekitaldia.

20:00etan Lamera parketik “Palestina askatu, israeli boikota” lemapean manifestaldia abiatu zen. 150 lagunetik gora hartu zuten parte mobilizazioan eta “Genozidioa gelditu”, “Palestina aurrera” eta “Israeli Boikota” izan ziren oihurik entzunenak. Manifaestaldia Goiko plazara iristear zegoelarik, (bertan bukatu zen) palestinar herriaren borroka eta bere askapenaren aldeko oihuak nagusitu ziren.

Plazako kioskotik, herriko udaletxearen aurrean, Askapenako kide batek Gazako egoeraren gaineko laburpen txiki bat egin zuen. Egoera latz horren aurrean nazioarteko ixiltasun eta konplizitatea salatu zituen eta bukatzeko salaketa gisa balkoietan palestinar banderak zintzilikatzeko eta Israeli Boikota hainbat arlotan (kultura, kirola, ekonomia, gizartea) borroka tresna bezala erabiltzeko animatu zituen bertaratutakoak. Ondoren eskualdean azken urteetan bizi izan den Anwar gazatar palestinarrak hitza hartu zuen eta lapurtutako lurrak itzultzea, errefuxiatuen itzulera eta palestinar lurretik Israel estatu artizialaren desagerpena aldarrikatu zituen. Gogora ekarri zuen bere herrikideak azken urte luzeetan bizitzen ari diren egoera, ‘genozidio motel’-tzat deskribatu zuena.

Euskal Herriko bestelako leku batzuetan ere mobilizazioak izan dira egun bardinean.

Alde batetik Sakanan atzo 80 lagun batu ziren bertako gazte asanbladak eta Askapenak deituriko elkartaratzean, bestetik aldimilaka lagun batu ziren Bilbon antolatutako manifestaldian

Dena den hauek ez dira burutu diren lehenengo mobilizazioak, Abenduaren 29an Bilbon bertan Europar Batasuneko egoitzaren aurrean izan zen Arabiar elkarteak deitutakoa lehena, hurrengo egunetan mobilizazioak egin ziren Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.





Gora Palestina askatuta!!! Israeli boikota!!!

30 12 2008

SARRASKIAREN AURREAN, EKIN BOIKOTARI

Israel Estatu terroristak Gazan sarraski berri bat burutzen ari da.
Palestinak pairatzen duen okupazio sionistaren ondorio latzenetako da
hau, baina ez da bakarra. Ehundako hildako izan dira orain, baina
1948ko Nakba-tik (Hondamendia) milioika errefuxiatu, hildako,
atxiloketa eta kontrolak jasan behar izan dute palestinarrek.
Elkarte palestinarrek deituta, Israelen erasoari aurre egiteko
modurik erangikorrena boikotarena da. Estatu sionistak palestinarren
eskubideak errespetatzen ez dituen bitartean, Euskal Herriak ez du
inolako harremanik izan behar Israelekin. Ez arlo ekonomikoan,
politikoan, kulturalean edo kirolean.
Gazan gertatutakoa Israeli aurre egin behar zaiola argi uzten du.
Baina baita ere, sarraski hori egiteko laguntza eskeini dioten AEB eta
EBri. Sostengu ekonomiko, politiko eta militarra eskeintzen diote biek
Israeli okupazioa mantentzeko eta sarraskiak egiten jarraitzeko. Beste
behin, Nazio Batuek ez dira gai izan Palestinan gertatutakoa
salatzeko, nazioarteko komunitatea erasotuak defendatzeko prest ez
dagoela agerian utziz.
Gauzak horrela, hiritarroi dagokigu zapaldu palestinarren alde eta
zanpatzaile sionisten aurka gaudela eta Mendebaldeko agintarien
zurikeria salatzea.


EUSKAL HERRIAK SIONISMOARI EZ!!!!
BOIKOTA EUSKAL HERRIARI!!!!
GORA PALESTINA ASKATUTA!!!!!

Euskal internazionalistok geure egiten dugu ISRAELI BOIKOTA euskal ekimenaren bidez Palestinako 170 erakunde sozial, polítiko eta sindikalek baino gehiagok deitutako adierazpen israeldar-sionista guztiei boikot solidarioa egiteko deiarekin.
Hori dela eta, dei egiten diegu, dei egiten dizuegu, euskal gizarteari, erakunde publiko, pribatu, akademiko, kulturalei, finantza eta enpresa entitateei, kirol taldeei, alderdi politiko, sindikatu eta gizarte erakundeei, eta Euskal Herriko herritar guztiei erakunde israeldar-sionista guztiei esparru guztietan boikota egiteko, boikota baita euren konplizeei ere.

Boikot horrek hurrengoan oinarritu behar du:

*-Israeletik gure lurraldera etorritako edozein talde, erakunde, enpresa, kirol talde edo kultura elkarteren PRESENTZIAREN GAITZESPEN PUBLIKOA; haien presentzia NON GRATA izango da Euskal Herrian.

*-Estatu israeldar-sionistarekin harremanak dauzkaten Euskal Herriko edo bertan finkatuta dauden pertsona, entitate, enpresa edota elkarteen SALAKETA AKTIBOA, harreman horiek bertan behera utzi arte.

*-Israelgo jatorria daukaten edo Israelek ekoitzitako zein patrozinatutako kontsumo, kultura, entretenimendu edo bestelako PRODUKTUAK BAZTERTU.

*-Estatu israeldar-sionistak Euskal Herrian daukan presentziari buruzko INFORMAZIOA bildu eta sozializatu, edozein motatakoa dela ere; denok hartu behar dugu parte Israelek gure herrian daukan presentzia salatzeko, eta presentzia horri etekina ateratzen diotenak salatzeko ere bai.

Hitzetatik ekintzetara pasatzeko garaia da. EUSKAL HERRIAK erabakitzeko eskubidea daukala erakusteko garaia da eta Palestinaren aurka Israel egiten ari den genozidioaren konplize ez duela nahi izan erakusteko garaia da. Bide bakarra zapalketa sionistak beste iraungo duen Boikot kanpaina honetan gogotsu parte hartzea da.


URTARRILAK 2 BARIKUA, ESKUALDEKO EKIMENAK:

18:00 – Auto-karabana Gernikako Astratik Bermeorantz.
20:00 – Manifestazioa Bermeoko Lameratik eta ekitaldia ondoren.

Antolatzaileak: ASKAPENA eta BUSTURIALDEKO PALESTINAR KOLEKTIBOA.

info +:
www.israeliboikot.org
www.askapena.org





Abeduak 31 preso eta iheslarien aldeko manifestazioa eta ekitaldia!

30 12 2008

Urtero legez BERMEORANTZek gabon zahar egunean preso eta iheslarien aldeko manifestazioa eta ekitaldia antolatu du egun seinalatu hauetan kolektibo hauetaz gogoratzeko.

Mobilizazioa arratsaldeko 7retan hasiko da goiko plazatik, eta ondoren Lameran izango da ekitaldia.

honetaz gain Utarrilaren 3an Bilbon izango den manifestazioara atxikitzen dira, hori dela eta manifestazioan parte hartzera dei egiten dute.





Badator… Hatortxurock 9.5!!!

13 12 2008

Hatortxurock / Hator, hator neska mutil etxera, errepresaliatu politiko eta euren senitartekoen aldeko kontzertua, 1999. urtean egin zen lehen aldiz, eta bere 6. ediziora arte beti abenduan egiten bazen ere, 7.enetik aurrera urtarrilean egin izan da. 9,5 edizioa berriro ere hilabete horretan izango da, bosgarren urtez BERRIOBEITIn.

Oraingoan, ordea, hainbat aldaketa dakarzkigu iazko edizioarekin alderatuta: alde batetik, iazko esperientziaren ondoren, aurten egun bakar batean egingo da, URTARRILAREN 10ean, LARUNBATEAN. Beste aldetik KONTZERTUETARAKO BI KARPA ERRALDOI egongo dira. Kontzertuak 19,00etan hasiko dira,garrantzitsua da hau azpimarratzea. Sarrerek 18 euro balio dute aldez aurretik erosita eta 21 bertan erosten badira.

9,5. edizioa? 10.a berehala ospatuko da, eta berezia eta desberdina izatea nahi dugu, horregatik deitu diogu honi Hatortxurock 9.5. HAMARGARRENA URTE HASIERAN AURKEZTUKO DA.

Hatortxurocken baliorik handiena kontzertuak dira eta aurten, lehen esan bezala, BI KARPA ERRALDOIETAN egingo dira, bost taldek joko dute hauetako bakoitzean, modu intermitentean; eta, jakina, festa erabatekoa izan dadin, hainbat DJ izango ditugu gure artean. Karpa bakoitzean kontzerturik ez dagoen bitartean arituko dira DJ hauek.

KONTZERTUA (bi ezenatokitan):

Deskontrol, Txarrena, Kop, Anestesia, EH Sukarra, Zea Mays, Hesian, Su Ta Gar, Kauta eta Tximeleta. + DJak!

SARRERAK SALGAI:

Nafarroa:

  • Iruñea:
    • Karmengo Herriko (Alde Zaharra)
    • El Infiernito (Alde Zaharra)
    • Ipar Gorri (Errotxapea)
    • Alboka (Iturrama)
    • Toki Eder (Donibane)
    • Zurgai (Txantrea)
  • Berriozar: Herria
  • Atarrabia: Basajaun )
  • Elizondo: Intza
  • Leitza: Torrea
  • Irurtzun: Pikuxar
  • Etxarri: Leku Ona
  • Altsasu: Biltoki
  • Tafalla: Azoka
  • Lizarra: Katxetas
  • Tutera: Abardena

Araba

  • Gasteiz: HalaBedi
  • Agurain: Herriko taberna
  • Laudio: Herriko taberna

Gipuzkoa

  • Donostia: Donosti Rock
  • Beasain: Arrano
  • Arrasate: Ekaitz
  • Eibar: ILbehera
  • Irun: Blodi Meri
  • Urretxu: Intrepid Fox
  • Bergara: Popis

Bizkaia

  • Biilbo: Errondabide
  • Portugalete: Euskal Etxea
  • Lekeitio: Zulua
  • Durango: Ttipi ttapa
  • Leioa: Kurkudi

Informazio gehiago nahi izan eskero: http://www.hatortxurock.org

HATOR, HATOR NESKA-MUTIL ETXERA ORAIN!

EUSKAL PRESO ETA IHESLARI GUZTIAK ETXERA ORAIN!





Abenduaren 13, Gazte Internazionalisten Asanblada

11 12 2008

Abenduaren 13an Bilboko 7KATU gaztetxean, Kamaradak sareak Gazte Internazionalisten Asanblada antolatuko du.

Asanblada honek zentzu berezia hartuko du arrazoi ezberdinengatik, Kubatar Iraultzaren 50. urteurrena ospatzeko 7KATU gaztetxeak antolatu duen astearen baitan kokatua egongo da eta Kamaradak Sareak osatutako “Migrazioa eta aldaketa Euskal Herrian” liburuxkaren aurkezpena egiteko bideratuko dugu, Boikot dinamiketarako gida xumea aurkeztuko dugu, gure plangintzaren errepasoa egingo dugu…

Internazionalismoa gure buruetatik, gure eskuetara eramatea izango da egun honen helburuetako bat, praktika internazionalista bultzatzea, gure auzo edo herrietan aurrera eramateko dinamikak proposatuz, herrien zapaltzaileeak markatuz, elkartasuna praktikara eramanez!

Guzti hau Euskal Herriko Gazte Mugimendua osatzen dugun gazteak elkartatuta, internazionalismoa Gazte Mugimenduaren baitan hedatuz joateko, Euskal Herria ez delako inoiz libre izango zapalduen mundu batean, gure etorkizuna, munduko beste herrien etorkizunari loturik doalako… Gure herria saldu nahi duten horiek ez dute inolako lotsarik munduko beste herriak ere zapaltzeko, eta argi eta garbi utzi behar diegulako, Euskal Herria salduko ez duten moduan ez dituztela munduko herriak zapalduko!

Abenduaren 13an Bilbon batuko gara Euskal Herrian internazionalismoa nola ulertzen dugun argi utziz, ONGismotik urrun, karidadetik urrun… herrien arteko borrokarako esparru gisa, elkarrengandik ikasteko, elkarri laguntzeko, herri subirauen proiektuak indartu eta aberazteko!

Anima zaitezte parte hartzera!

EGITARAUA:

18etan GAZTE INTERNAZIONALISTEN ASANBLADA

Kamaradaken ildoen gainean eztabaidatu, migranteen liburuxka eta planteamenduaren aurkezpena…

20etan EKIMENAK

Geroago lan taldeetan jarri eta kamaradakek dituen apostu ezberdinen arira ekimenak burutu, erantzule inperialistak salatuz; CocaCola, sionismoarekin loturak dituzten enpresak, herrien zapaltzaileak diren enpresak, BBVA, Iberdrola…

22etan KONTZERTUAK

BAZUKA’L BAKALA eta THE LASAI

GORA EUSKAL HERRI INTERNAZIONALISTA!

HAMAIKA HERRI BORROKA BAKARRA!